Ander Izagirrek irabazi dau Mikel Essery II. Bidaien Kontakizunen Lehiaketea
2010-11-10 10:04Ander Izagirre izan da Mikel Essery Bidaien Kontakizunen Lehiketearen bigarren edizinoko irabazlea, Groenlandia cruje lanari esker. Danetara, 147 lan jaso dira: 87 gaztelaniaz, 30 ingelesez, 26 katalanez, hiru euskeraz eta bat galegoz.
Ander Izagirre izan da Mikel Essery Bidaien Kontakizunen Lehiketearen bigarren edizinoko irabazlea, Groenlandia cruje lanari esker. Danetara, 147 lan jaso dira: 87 gaztelaniaz, 30 ingelesez, 26 katalanez, hiru euskeraz eta bat galegoz. Igaz baino kontakizun gehiago izan da aurten, eta antolatzaileek azpimarratu dabe euskerazko lanak gitxitu egin dirala eta galegoz lan bat behintzat agertu dala.
Hiru urte pasau dira Mikel Essery, beste bederatzi lagunekaz batera, atentatu batean Yemenen hil ebenetik. 'Pertsonakana gerturatzeko modua eta kultura-aniztasuna ezagutzeko zeukan irrikak, oraindino be bizirik dirau gure oroimenean eta Bidaien Kontakizun Lehiaketa honen edizino barrian zeozelan hori islatu gira izan dogu', adierazo dabe antolatzaileek.
Kontakizun lanen jatorria oso zabala izan da. Estaduko txoko askotatik heldu dira, bai eta Katalunia, Euskal Herria, Britainia Handia, Luxenburgo, Italia, Argentina, Txile, Kolonbia, Ekuador, Mexiko, Panama, Uruguai, Venezuela, AEB, Kanada, Jordania, India, Thailandia edo Filipinetatik.
Kontakizunak aztertzeko bost epaimahai osotu ziran, hizkuntza bakotxarentzat epaimahai bat. Epaimahaia osotu dabenak ondokoak izan dira: Agurtzane Agirre, Arantza Bujanda, Esther Remiro, Idoia Lizarralde, Imaux Etxeberria, Yosu Yurramendi, Koke Nagore, Marc Morte, Molly Izaga eta Xavi Roman.
Kontuak kontu, epaimahaiaren eretxiz, Ander Izagirreren Groenlandia cruje lana izan da irabazlea. Ander Izagirrek, lagun batzuekaz batera Mikel Essery berak sortutako Bania bidaia-agentziak eskainitako bidaia irabazi dau. Epaimahaiaren ustez sari hau irabazi dau 'ondo idatzitako kontakizun didaktikoan eta kritikoan, mundu ezezagun batez dauen ardureagaitik, guri erakusteko dauen interesagaitik eta zibilizazinoak bere biztanleen bizitzan dauen eragina erakusten saiatzeagaitik'.
Orain mende batzuetatik Danimarkak kolonizautako Groenlandiako biztanleriaren errealidadea hurreratzen dauen kontakizuna da. Kolonizazinoaren hasieratik gaur arterainoko prozesua deskribiduten dau.
Ander Izagirre kazetaria eta bidaiaria da. Planeta honetako gertueneko zein urrutieneko lekuak arakatu ditu eta berak holan definiduten dau interes hori: 'Bidaia ez da kilometroen kontua, begiradarena baino'.
Bere bidaien kronikak eta erreportajeak honakoetan argitaratu ditu: National Geografic, Altaïr, Lonely Planet Magazine, Barrabas, Nuestro Tiempo, El Diario Vasco, El Correo, La Voz de Galicia, Berria, Euskal Herria, Nora, Conocer Navarra edo Dato Económico.
Liburuak be idatzi ditu, besteak beste, Los sótanos del mundo (gazte mailan, euskerazko 2001eko kazetari lanik onenari Rikardo Arregi saria), El testamento del chacal, Cuidadores del mundo eta Plomo en los bolsillos.
Beste alde batetik, Mikel Essery Bidaien Kontakizun Lehiaketako antolatzaileek sariketara aurkeztu diran 147 lanen arteko 25 esanguratsuenak batzen dituan Mambo Poa 2 liburu eleanitza argitaratu dabe. Liburuaren ezaugarri nagusia, bost hizkuntza desbardinetan idatzitako lanak izateaz gan, aukeraturiko bidaien kontakizunetako egileen literatureagazko daben atxikimendu desbardinean datza, hau da, profesionaltasunetik zaletasunera eta zaletasunetik profesionaltasunera egiten dan bidaia liburua da.
Euskal Herriko liburu-denda nagusietan eta Madril eta Bartzelonako Altair etxearen liburu-dendetan atopau daitekezan 700 ale argitaratu dira. www.mikelmunduan.net webgunean be liburua eskura daiteke. Liburua 10 euroan salduko da inprimaketa, banaketa eta zabalkundearen gastuei aurre egiteko.
Azken buruan, datorren urteko Mikel Essery Bidaien Kontakizunen Lehiaketa eleanitzaren hirugarren edizinorako deialdia zabalik dago honezkero. Kontakizun lanak 2011ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 1era arte aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketearen oinarriak www.mikelmunduan.net webgunean dagoz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!