Arratiako Berbaportua, liburu batetik abiatu eta beste sormen-lan batzuetara eroango gaituen bidea
2010-11-09 11:50 kulturbiz'Liburu bat oinarri hartuta, harantzagoko pausu bat emon, eta beste portu batzuetara heltzea da gure asmoa: liburu horregaz lotutako pelikulak ikusi, hitzaldiak entzun, ibilaldiak egin, beste liburu baten orrietara heldu... nork daki nora eroango gaituen irakurriko doguzan liburuek'.
Ganoraz Euskara Taldeak Arratiako Berbaportua ekimena sortu dau: liburu batetik abiatuta, beste sormen-lan batzuetara erpango gaituen bidea.
'Liburu bat oinarri hartuta, harantzagoko pausu bat emon, eta beste portu batzuetara heltzea da gure asmoa: liburu horregaz lotutako pelikulak ikusi, hitzaldiak entzun, ibilaldiak egin, beste liburu baten orrietara heldu... nork daki nora eroango gaituen irakurriko doguzan liburuek'.
Ekintzak Arratian izango dira; ahal den heinean, Arratiako herri guztietan: Arratia osoa literaturearen bitartez lotuta, punta batetik bestera, sare egitureagaz.
Hasteko, zemendian bi ekintza antolatu ditue Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan (Susa, 2008) liburutik abiatuta:
- Zemendiaren 9an, martitzena, Iñaki Egaña historialariak Gerra Zibil sasoiko hobietan egindako lana hitzaldia emongo dau Igorreko Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30ean.
- Zemendiaren 20an, zapatuan, ibilaldi literarioa egingo dogu Iruñeatik, Iñigo Aranbarrik gidatuta. Autobusa 09:00etan abiatuko da Igorretik. Prezioa: 18 € (autobusa eta bazkaria barne). Izena emoteko deitu ondoko telefono zenbakira: 649979115 (azken eguna: zemendiak 15).
Azken buruan, abenduaren 15ean, 19:00etan, Lander Garro izango da Bediako irakurle taldean, Kontrarioa (Susa, 2010) eleberriagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!