Beñat Ugartetxea da Getxoko saioa irabazita finalaurreetarako zuzenean sailkatu dan azkena
2010-11-08 09:56 BertsolaritzeaGetxon, Erromoko Gobela kiroldegian, 350 bat entzuleren aurrean jokatu da astegoienean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea eta Gorka Ostolaza, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Eñaut Uruburu eta Ion Barrocalegaz izandako lehiaren ondoren, Beñat Ugartetxeak saioa irabazita, zuzenean lortu dau finalaurreetarako txartela.
Getxon, Erromoko Gobela kiroldegian, 350 bat entzuleren aurrean jokatu da astegoienean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketea eta Gorka Ostolaza, Olatz Ibarluzea, Eneko Arrate, Eñaut Uruburu eta Ion Barrocalegaz izandako lehiaren ondoren, Beñat Ugartetxeak saioa irabazita, zuzenean lortu dau finalaurreetarako txartela. Honezkero, badakigu zein 18 bertsolarik abestuko daben finalaurreetan.
Getxoko saioaren sailkapena eta puntuazinoa:
1 Beñat Ugartetxea 392 puntu.
2 Gorka Lazkano 377
3 Eñaut Uruburu 344
4 Ion Barrocal 339
5 Eneko Arrate 335
6 Olatz Ibarluzea 301
Kanporaketak amaituta, Miren Amuriza zuzenean pasauko da finalaurrekoetara eta ganerakoan puntuazinoak kontuan hartuta honeek izango dira finalaurrekoetan abestuko daben 18 bertsolariak:
- Orain urte biko finalistak (bostek emon dabe izena):
Arkaitz Estiballes
Onintza Enbeita
Etxahun Lekue
Fredi Paia
Iratxe Ibarra
- Kanporaketa saioetako irabazleak:
Oihana Bartra (Mungiako irabazlea).
Jone Uria (Balmasedako irabazlea).
Ibon Ajuria (Aulestiko irabazlea).
Miren Amuriza (Igorreko irabazlea).
Beñat Ugartetxea(Getxoko irabazlea).
- Puntuazinoaren arabera sailkatutakoak:
Gorka Ostolaza 400
Arrate Illaro 392,5
Peio Ormazabal 392
Gorka Lazkano 377
Xabier Enbeita 370,5
Eneko Abasolo 365,5
Xabat Galletebeitia 364,5
Joseba Artza 36
Durangon, lehenengo finalerdia
Lehenengo finalerdia Durangon, Landako Gunean izango da datorren zemendiaren 21ean, arratsaldeko 17:30etan. Bertsolariak: Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Jone Uria, Ibon Ajuria, Gorka Lazkano eta Xabat Galletebeitia. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!