Epalzaren Alargunak taldearen 'II' filmak irabazi dau Kameratoia 2010 lehiaketea

Bizkaie! 2010-11-08 10:31   Barriak

Parte-hartzaileek lau eguneko epea izan dabe bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lanak sortzeko, Muga-Mugan izenburutzat hartuta eta Ermuko hamar ezaugarritako zerrenda batetik gitxienez hiru erakutsiz.

Ermuko Lobiano Kultur Gunean banatu dira asteburuan Kameratoia ikus-entzunezko rallyaren seigarren edizinoko hiru sariak.

Parte-hartzaileek lau eguneko epea izan dabe bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lanak sortzeko, Muga-Mugan izenburutzat hartuta eta Ermuko hamar ezaugarritako zerrenda batetik gitxienez hiru erakutsiz.

Danetara, 28 taldek emon dabe izena lehiaketan parte hartzeko, eta hareetatik 15ek lortu dabe lana sasoiz entregetea. Ondoren, Alain Dominguez Kortazar artista ermuarraren eskutik, irabazleen izenak jakin dira.

Danetara, hiru sari banatu dira, 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak. Gainera, saritutako lanak bere kultur eskaintzearen barruan sartuko ditu Topaguneak.


Irabazleak

Hirugarrenetik hasita, 900 euroko saria PuntutAparte taldearen Ermugarra lanak lortu dau. Bigarren, 1.200 euroko sariagaz, Zapatilla Films taldearen Biak bat lana geratu da eta, azkenik, lan irabazlea, 1.500 eurogaz, Epalzaren Alargunak taldearen II filma izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu