Zinebi52k Nicolas Roeg zinegileari eta Luis de Pablo konposatzaile bilbotarrari emongo deutsez Ohorezko Mikeldi sariak
2010-11-09 14:49 BarriakUrtean zehar, Zinebik 3.196 film jaso ditu, eta horreetatik 73k Lehiaketarako Sekzino Ofizialean hartuko dabe parte, lehiaketako hiru generoetako (fikzinoa, dokumentala eta animazinoa) Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko lehian. Beste urte batez, Zinebik marka guztiak gainditu ditu, aurten aurreko edizinoan baino 231 film gehiago jaso baititu.
Bilboko 52. Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazinoarteko Zinemaldia zemendiaren 22tik 27ra bitartean izango da eta hasierako ekitaldian omenaldia eskainiko jako Luis De Pablo konposatzaile bilbotarrari, izan be, Ohorezko Mikeldietako bat jasoko dau; Espainiako zine garaikideko filmik garrantzitsuenetako batzuen soinu bandaren egilea eta Espainiako musikaren abangoardiaren ordezkari nagusietakoa. Bigarren Ohorezko Mikeldia amaiera ekitaldian banatuko da, eta Nicolas Roeg zuzendari britainiarrari emongo jako. Zinegile horrek karrera bikaina egin dau, baita argazki zuzendari moduan be, eta bere lanen artean, nazinoarteko kritikearen eretxiz 'kultuko' lanak dagoz. Zinebik, zinegileak berak aukeratutako atzera begirako bat eskainiko dau, bere zenbait film eskainiz. Horreen artean dagoz Walkabout (1971), Izarretatik etorri zen gizona (1976), David Bowie protagonista dauena, eta Puffball (2007).
Beste urte batez, Zinebik mundu osoko film labur onenakaz gozetako aukerea eskainiko deutse ikus-entzuleei, erabateko askatasunez eta esperimentazinoari ezelako bildurrik barik lan egiten daben zinegile eta artista barrien eskutik. Holan, zinegile horreen lanek sormen eta barrikuntza izaera nabarmena izaten dabe, eta, sarritan, jatorkun zinearen aurrerapena izaten dira.
Urtean zehar, Zinebik 3.196 film jaso ditu, eta horreetatik 73k Lehiaketarako Sekzino Ofizialean hartuko dabe parte, lehiaketako hiru generoetako (fikzinoa, dokumentala eta animazinoa) Urrezko eta Zilarrezko Mikeldiak lortzeko lehian. Beste urte batez, Zinebik marka guztiak gainditu ditu, aurten aurreko edizinoan baino 231 film gehiago jaso baititu. Lehiaketarako aukeratu diran filmen artean azpimarragarriak dira 17 produkzino espainiarrak, horreetatik bederatzi euskal zinegileek egindakoak. Honako honeek dira:
- Sidewalk; Frank Sahara; (Espainia). ANI; 7'22''
- Les variations Dielman; Fernando Franco; (Espainia). FIK; 11'00''
- La màquina il-luminada; Ana María Reyes / Jonás Romero; (Espainia). DOK; 25'00''
- Merry little christmas; Manuel Marín / Ignacio Martín; (Espainia). FIK; 20'00''
- Cuando corres; Mikel Rueda; (Espainia). FIK; 5'00''
- ¿Te vas?; Cristina Molino; (Espainia). FIK; 6'00''
- El premio; León Siminiani; (Espainia). FIK; 16'00''
- En el insomnio; José Ángel Alayón; (Espainia). ANI; 5'00''
- Un novio de mierda; Borja Cobeaga; (Euskadi). FIK; 3'00''
- Bodegón; Tucker Dávila Wood; (Euskadi). FIK; 5'05''
- Birdboy; Pedro Rivero / Alberto Vázquez; (Euskadi). ANI; 12'00''
- La piscina; Igor García; (Euskadi). FIK; 5'00''
- Ámár; Isabel Herguera; (Euskadi). ANI; 8'00''
- Artalde; Asier Altuna; (Euskadi). FIK; 8'00''
- Daisy cutter; Enrique García / Rubén Salazar; (Euskadi). ANI; 6'00''
- Khorosho (Todo bien); Miguel Ángel Jiménez; (Euskadi). FIK; 21'00''
- Ondar ahoak; Angel Aldarondo; (Euskadi). ANI; 4'00''
Aurreko edizinoetan legez, Zinebik arreta berezia eskainiko deutse azken urteetan Euskadin egin diran dokumentalei. Javier Rebollo zuzendari bilbotarrak bere azken lanetako bi aurkeztuko ditu, biak be erdi-metraiak: Arquitectura y revolución: el racionalismo vasco, eta Bilbao en el tiempo. Pepe Azpirozek Aquella vieja luna de Bilbao aurkeztuko dau, eta Asier Abiok eta Jesús María Delgadok Bilbao, historias de bomberos lana ekarriko deuskue. Azkenik, EITB-k, Gentzane Martínez de Osabak, Álex García de Vicuñak eta José Mª Argoitiak egin daben Mugaritz, la cocina inacabada film luzea aurkeztuko dau. Saio horreek Guggenheim museoan eskainiko dira.
Jaialdi honen nortasunaren beste zeinuetako bat, Estadu osoan ezaugarri horreek dituan bakarra izaten jarraitzen dauela da, Film Ekoizleen Alkarteen Nazinoarteko Federazinoak (FIAPF) autortua. Horrezaz gan, Zinebiko irabazleak, Hollywoodeko Akademiaren Sarietan (Oscarretan) parte hartzeko aurre aukeratuta geratzen dira.
Sariak Nazinoarteko Epaimahai batek erabagiko ditu. Aurtengo edizinoan, Epaimahai hori honako honeek osotuko dabe: Irina V. Evteeva zinegile errusiarrak, Emily Wardill zinegile britainiarrak, Luis Marías gidoilari eta zuzendari bilbotarrak, Natalia Marín zinegile gazteak (Los Hijos taldeko kidea) gero eta indar gehiago hartzen dagoan autoredun zinearen adibide azpimarragarrienetakoak eta Ana Cacopardo dokumentalgile argentinarrak.
Ohikoa danez, Zinebiren egoitza nagusia Arriaga antzokia izango da beste urte batez, eta bertan egingo dira inaugurazino eta amaiera ekitaldiak, eta baita Sekzino Ofizialeko emonaldiak be. Barrikuntza moduan, Arte Eder eta Guggenheim Museoetako ohiko auditorioei, Bilboko bi gune kultural barri gehituko jakez, Kale Nagusiko BBK Aretoa eta Alhondigako Golen Zine Aretoak.
Zinebiren irudia
Beste urte batez, Zinebi 52ren karteleko irudia, oraintsu 2010eko Diseinu Grafikoko sari Nazionala irabazi dauen eta 2000. urtetik jaialdiaren irudiaz arduratu dan Oscar Mariné diseinatzaile eta ilustratzaile madrildarrak egin dau. EHU-ko Arte Ederretako fakultateko ikasleek irudikatutako ZINEBI 52ren irudia Arriaga antzokiaren kanpoaldean ikusi ahal izango da, jaialdiak irauten dauen bitartean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!