Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatuko dau Nontzeberrik

Bizkaie! 2010-11-09 13:19   Barriak

Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira eta, azken horretan, animazino teknika guztiak onartuko dira (3D, Flash, stop-motion…). Aurten, nobedade legez, eta Nontzeberri webgune berria sustatzeko amesagaz, spot lehiaketea be abiatu dabe: NontzeSpot.

Nontzeberri.com kultura webguneak, Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzinoagaz, Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea jarriko dau martxan. Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira eta, azken horretan, animazino teknika guztiak onartuko dira (3D, Flash, stop-motion…). Aurten, nobedade legez, eta Nontzeberri webgune berria sustatzeko amesagaz, spot lehiaketea be abiatu dabe: NontzeSpot.

Gura dauenak parte hartu leike lehiaketan, jaioterri eta bizilekua diranak dirala, eta gura beste lan aurkez daitekez. Parte hartzea dobakoa da.

Gaia librea izango da, baina lan guztiak originalak izan behar dira eta, lehiatzeko, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak. Lanak jasoteko epea 2011ko zezeilaren 25ean (13:00) amaituko da.

Euskeraz edo gaztelaniaz ez diran film laburrei azpitituluak (euskeraz, gaztelaniaz edo ingelesez) jarteko konbita luzatzen deutse antolatzaileek egileei, ahalik eta jente gehienak uler dagian. Ganera, FANTen barruan egiten dan sari-banaketan erakutsiko diran lan onenek euskerazko azpitituluak izango ditue.


Sariak

Nontzefilmak Saria Zinemako film onenari: 2.000 euro.
Zinemako bigarren Saria: 1.500 euro.
Zinemako hirugarren Saria: 900 euro.

Nontzefilmak Saria Animazinoko film onenari: 2.000 euro.
Animazinoko bigarren Saria: 1.500 euro.
Animazinoko hirugarren Saria: 900 euro.
Era berean, Euskeraz eginiko lan onenak (zinemakoa zein animazinokoa izan) 1.000 euro jasoko ditu.

Azkenik NontzeSpot Lehiaketako irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Eta nobedade legez antolatutako spot lehiaketeari jagokonez, spot-ak gehienez 30 segundoko iraupena izango dau. Onartuko dan hizkuntza bakarra euskerea izango da eta ezinbestez agertu beharrekoa Nontzeberriren logoa izango da.

Lehiaketearen ganeko zehetasun guztiak Nontzefilmak (NFK) webgunean dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu