Arabako euskaldunon alkarguneei buruzko topaketak antolatu ditue Topaguneak eta Euskara, Kultura eta Kirol foru Sailak
2010-11-08 17:49 Euskerea berbagaiTopaketearen helburuak dira Arabako euskaldunon alkarguneen gainean gogoetea egiteko gunea eskaini, alkar ezagutzeko aukerea sortu, esperientzia eta eretxi trukerako foroa ahalbideratu, Arabako aukera eta erronka barriak balorau, auzolanerako aukerea eta beharra azalerazo eta herritarren funtzino nahiz protagonismoa aldarrikatzea.
Arabako euskaldunon alkarguneei buruzko topaketak antolatu ditue lankidetzan, Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak eta Arabako Foru Aldundiak. Jardunaldiak gaur aurkeztu ditue Topagunearen zuzendari Jasone Mendizabalek eta Euskara, Kultura eta Kirol foru Diputadu Lorena López de Lacallek.
Topaketearen helburuak dira Arabako euskaldunon alkarguneen gainean gogoetea egiteko gunea eskaini, alkar ezagutzeko aukerea sortu, esperientzia eta eretxi trukerako foroa ahalbideratu, Arabako aukera eta erronka barriak balorau, auzolanerako aukerea eta beharra azalerazo eta herritarren funtzino nahiz protagonismoa aldarrikatzea.
'Edukiak izango dira, Araban, euskerearen gizarte erabileran lehentasunezkotzat hartu doguzan hiru arloak, hau da, kultur jarduerak, mintzalagun egitasmoak eta haur eta gaztetxoen aisialdia. Gainera, aztergai izango dira herritarrek horreetan eragiteko nahiz alkartzeko dituen behar, aukera eta moduak, hau da, euskaldunon alkarguneak', esan dau Jasone Mendizabalek.
Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, azken urteetan Lazarragaren esku-izkribuaren edo hedabideen jarduerearen inguruan antolatutako biltzarretan izandako esperientzia onak ikusirik, 15.000 euro bideratu ditu jardunaldi honeek eratzen laguntze aldera. Euskara, Kultura eta Kirol foru Diputadu Lorena López de Lacallek adierazo dauenez, 'euskararen arloan erakundeak herri ekimenagaz bat egin beharra' daukala erantsi dau, 'betibe euskerearen gizarte erabilerea areagotu nahian'.
Jardunaldiak euskaldunon alkarguneei begira preparau dira eta, esangura horretan, hitzordu honek batuko ditu, adibidez, euskera alkarteak, aisialdi taldeak, guraso alkarteak, irakaskuntza munduaren eragileak, helduen euskalduntzean dabilzanak, erakundeak, hedabideak, kultur talde eta alkarteak, euskerearen aldeko gizarte eragileak edo gaian interesa dauen edozein gizabanako.
Igor Elortza edo Iñaki Martínez de Luna, hizlarien artean
Topaketak datorren zapatuan eta hurrengoan egingo dira, hilaren 13an eta 20an, 10:00tik 14:00ra, Gasteizko Artium-en. Hizlari izango dira Rozio Luzes, Ane Pedruzo, Naroa Cuesta, Igor Elortza, Gotzon Barandiaran, Iñaki Arruti, Iñaki Martínez de Luna, Sonia Pérez eta Nagore Amondarain. Gainera, badira mintzalagunen egitasmoez, kultur jarduerez eta haur zein gaztetxuen aisialdiaz Araban dagozan esperientzien gainean aritzeko aurreikusitako saio jakinak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!