Martxan dagoz Bilboko Berbalagun taldeak

Bizkaie! 2010-11-09 14:37   Euskerea berbagai

Bilboko Erdialdeko Berbalagun taldeak osotu eta martxan jarten dabiz asteon. Hemendik aurrera, euskerea praktiketan ibiliko diran Berbalagun taldeak batzen hasiko dira izena emon daben beste lagunakaz, baina oraindino be zabalik dago aukerea egitasmoan parte hartu nahi dauenarentzat, AEKren edozein zentrotan edo Berbaizu eta Asapala alkarteetan izena emonda.

Bizkaiko uriburuan hiru dira Berbalagun taldeak: Erdialdekoa, Deustualdekoa eta Mahatserrikoa. Pasa dan ikasturtean ehunetik gora izan ziran praktika jardueretan parte hartu eben lagunak, eta antolatzaileek aurreko urteetako arrakasteari eustea dabe helburu ikasturte honetan. Holan azaldu eben Alde Zaharreko Kalderapeko Kulturgunean egindako aurkezpen ekitaldian. Bertaratutakoek Erle dantza antzezlana ikusteko aukerea be izan eben.

Bilbon 166.000 euskaldun inguru dago, biztanleriaren % 46, baina oso euskera gitxi entzuten da kalean. Beraz, egitasmo honen helburua alkarguneak sortzea da euskaltegietan dagozan edo egon diren ikasleak eta, normalean gaztelaniaz egin arren, euskeraz gehiagotan egin gura daben euskaldunak batzeko. Era berean, euskerea ikasten dabilzanei lagundu gura deutsen euskaldunak be ondo etorriak dira taldeotan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu