Lady Gaga izan da Europako MTV sarietako erregina

Bizkaie! 2010-11-08 14:53   Musikea

Artista polemikoak lau izentapen izan ditu bart Madrileko Caja Magica aretoan banatutako sarietarako eta lautik hiru eskuratu ditu estadubatuarrak: Pop Artista Onena, Emakumezko Artista Onena eta Kanta Onena (Bad Romance abestiagaitik).

Artista polemikoak lau izentapen izan ditu bart Madrileko Caja Magica aretoan banatutako Europako MTV sarietarako eta lautik hiru eskuratu ditu estadubatuarrak: Pop Artista Onena, Emakumezko Artista Onena eta Kanta Onena (Bad Romance abestiagaitik). Lady Gaga Monster Ball biran buru-belarri dabil eta ez zan Madrilen egon. Baina, teknologia barriei esker, Budapestik zuzeneko bat egin eban eskerrak emoteko.

Katy Perry eban Lady Gagak arerio nagusia EMA sarietan (4 izentapen izan zituan harek be) eta, azkenean, bakarra irabazi eban, Bideorik Onenari Saria, California Gurls kantearen bideoklipari esker.

Ke$ha, Tik Tok abestiagaz mundu osoa konkistau dauen kantari gaztea, Urteko Artista Barri Onena izentau dabe. Gizonezko Artista Onena Justin Bieber kanadarra izan da, Paramorek Talde Alternatibo Onenaren Saria lortu dau, Linkin Parkentzat izan da Zuzeneko Onenaren Saria, Thirty Secods To Mars taldea gailendu da Rock kategorian eta Eminem izentau dabe, beste behin be, Hip-Hoparen errege.

Eva Longoria aktoreak gidatu eban ekitaldia eta pernil erraldoi bat jantzita agertu zan, Lady Gagaren okelazko jantziaren parodia eginez. Zuzenekoei jagokenez, Shakirak ekin eutson bertan batutako 8.000 pertsonen arteko giroa berotzeari, Loca eta Waka-waka abestiakaz. Bon Joviren taldeak What do you got single barria jo eban zuzenean eta Rihannaren emonaldia ikusgarrienetakoa izan zan, Only girl (in the world) kantearen eszenografia ikusgarriagaz.

Kings Of leon, Kid Rock, B.o.B & Hayley Williams, Plan B, Dizzie Rascal eta Miley Cyrus be izan ziran agertoki ganean. Bestalde, Linkin Parken eta Katy Perryren emonaldiak izan ziran sari-banaketearen aurretik eta aurreko egunean be 50.000 lagun batu ziran David Bisbal, Fangoria, Efecto Mariposa eta 84 zuzenean ikusi ahal izateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu