Hizkuntza Lidergoa aztergai zemendiaren 17ko jardunaldi edegian

Bizkaie! 2010-11-08 14:33   Euskerea berbagai

Hizkuntza Lidergoa izango da aztergai zemendiaren 17an, Mondragon Unibersidadearen Huhezi Fakultadean (Eskoriatza, Gipuzkoa) egingo dan Eralan 2 jardunaldi edegian.

Hizkuntza Lidergoa izango da aztergai zemendiaren 17an, Mondragon Unibersidadearen Huhezi Fakultadean (Eskoriatza, Gipuzkoa) egingo dan Eralan 2 jardunaldi edegian.

Jardunaldia Soziolinguistika Klusterrak eta Mondragon Unibersidadeak alkarlanean antolatu dabe; parte-hartzea dobakoa da baina aurrez izena emon behar da, zemendiaren 11 baino lehen d.elortza@soziolinguistika.org helbidera mezua bialduta edo Facebookeko orriko hitzorduari baiezkoa emonez.

'Eralan 2 ikerketa proiektuaren barruan hizkuntza lidergoaren inguruko interbentzioak egin doguz izaera desbardineko 7 erakunde eta enpresatan eta esku-hartze horreetatik ataratako ondorioak plazaratu nahi doguz. Holan, erakunde publikoetako zein enpresa pribatuetako euskera teknikarien interesekoa izango da jardunaldia, erakunde horreek hizkuntza lidergoa zelan landu daben entzuteko aukerea izango baita, bai interbentzinoak kudeatu dituen teknikarien ahotik eta bai erakunde eta enpresetako liderren ahotik'.


Hizkuntza Lidergoa. Egitaraua:

09:00-09:30. Sarrerako agurrak.
09:30-10:30. Berbaldia: Hizkuntz lidergoa, zertaz dihardugu? Hizlaria: Nekane Goikoetxea, Mondragon Unibersidadeko (Huhezi) irakaslea eta Eralan proiektuaren zuzendaria.
10:30-11:00. Ikerketa-interbentzinoen Pecha Kucha aurkezpenak:

* Bermeoko Udala.
* Berrizko Udala - Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza.
* Donostia Gipuzkoa Kutxa.

11:00-11:30. Atsedena
11:30-12:00. Ikerketa-interbentzinoen Pecha Kucha aurkezpenak:

* Gipuzkoako Foru Aldundia.
* JEZ Sistemas Ferroviarios - Artez euskara zerbitzua.
* Mungialdeko Gizarte Zerbitzuen Partzuergoa - Elhuyar Aholkularitza.
* Fagor Ederlan - Emun lana euskalduntzeko kooperatiba.

12:00-13:00. Mahai-ingurua: Zer diote protagonistek? Parte-hartzaileak: Maria Jesus Aranburu (Gipuzkoako Kultura eta Euskera diputadua), Carlos Ruiz (Kutxako Gizarte eta Komunikazino Arloko zuzendaria), Mikel Uribetxeberria (Fagor Ederlaneko lehendakaria) eta Edurne Urrutia (Bermeoko Udaleko kontu-hartzailea). Moderatzailea: Nekane Goikoetxea.
13:00-13:30. Galdera-erantzun irekiak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu