Bilboko Nazinoarteko XXIX. Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 12tik 21era

Bizkaie! 2010-11-09 10:14   Kulturea
Asiako txotxongiloei eta teknikei gorazarre egingo jake aurten

Zemendiaren 12tik 21era, txotxongiloen Bilboko jaialdian, nazinoarteko eta hemengo 16 talde izango dira, zehatz esateko, Madrileko, Granadako, Gironako, Valentziako, Kubako, Mexikoko, Italiako, Bulgariako, Nafarroako, Bilboko eta Donostiako taldeak.

Txotxongiloen Arte Dokumentazino Zentruak Bilboko Nazinoarteko XXIX. Jaialdiari ekin deutso aurten urtero legez, txotxongiloen magiaz ikuslegoa zipristindu eta marioneta eta titereen uniberso ederrean sartzeko asmoz.

Aurten lehenengo aldiz, Arteria Campos Eliseos Antzokian izango dira ekitaldiak eta berton aurkeztu dabe aurrikusitako egitaraua jaialdiaren arduradunek: Justo Ezenarro, Bilboko Udaleko Kultur Zuzendariordeak eta Concha de la Casa, Bilboko Nazinoarteko XXIX. Txotxongilo Jailadiaren Zuzendariak.

Zemendiaren 12tik 21era, txotxongiloen Bilboko jaialdian, nazinoarteko eta hemengo 16 talde izango dira, zehatz esateko, Madrileko, Granadako, Gironako, Valentziako, Kubako, Mexikoko, Italiako, Bulgariako, Nafarroako, Bilboko eta Donostiako taldeak.

Egitarauko obra gehienak umeentzako dira baina helduentzat be izango da ikuskizunen bat edo beste. Aitagarria, euskerazko lanek berebiziko garrantzia izango dabela, izan be, kanpoko taldeek be euskerazko lanak eskainiko ditue: Igualadako (Katalunia) Teatre Nuk Aitona Matias eskainiko dau, jaialdirako beren-beregi euskeratuta. Eta Argentinako El Telonek Historia con guantes de marineros y piratas -Eskularruen istorioak, marinelak eta piratak antzeztuko dau bertsino elebidunean. Espainiako Arena En Los Bolsillos taldeak euskeraz antzeztuko dau, Ilargia itzultzen denekoa. Bilboko El Tenderete konainiak Urrun Erreinua ekarriko dau jaialdira; eta Donostiako Gar Produkzioak, Arrasto Bluak izeneko lana eskainiko dau.

Aurten, Campos antzokiko Cupula aretoan izango dira emonaldiak baina egitaraura batutako bestelako ekitaldiak, omenaldiak, lantegiak, solasaldiak eta erakusketak, Barrainkuako auzo etxean egingo ditue.

Beste alde batetik, hilaren 15ean, Sarah Bianchi eta Hector di Mauro argentinarrak, Dora Alonso kubatarra eta Alberto Mejia-Alfin mexikarra omenduko ditue.

Txotxongiloak femeninoan atalaren barruan, VI. Mariona Masgrau saria emongo deutse Vicky Morales de Aramayori hilaren 20an Camposen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu