Bilboko Barrea© Asteak bidaiak ardatz dituan umorezko mikroipuin lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2010-09-07 14:17   jardunaldiak

Mikroipuinek umore giroa izan behar dabe eta bidaiak izango ditue berbagai. Gehienez ehun berba izan daitekez (izenburua gogoan hartu barik) eta datorren eguaztenera arte, hilaren 15era arte, bialdu daitekez posta elektroniko honetara: juanbas@arrakis.es.

La Risa de Bilbao/ Bilboko Barrea© izeneko Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko I. Astea irailaren 22tik 26ra bitartean egingo da, eta horren barruan, mikroipuin lehiaketa bat antolatuko da. Egiptorako bidaia izango da saria eta bertan parte hartu nahi dabenentzako zabalik dago honezkero lanak aurkezteko epea.

Mikroipuinek umore giroa izan behar dabe eta bidaiak izango ditue berbagai. Gehienez ehun berba izan daitekez (izenburua gogoan hartu barik) eta datorren eguaztenera arte, hilaren 15era arte, bialdu daitekez posta elektroniko honetara: juanbas@arrakis.es. Kontakizunek jatorrizkoak eta argitaratu bakoak izan behar dabe, beste edozein lehiaketatan saritu bakoak, eta ezin dira egon inongo sariketako epaiaren zain.

Epaimahaikideen artean izango da Nazinoarteko Astea sustatu dauen Juan Bas idazle bilbotarra, Carolina Ontivero, Jose Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracinagaz batera. Domekan, hilak 26, Astearen amaierako ekitaldian, hamar ipuin finalistak irakurri eta irabazlearen izena aldarrikatuko da. Saria bi pertsonarentzako Egiptorako bidaia izango da, Eroski Bidaiak-en lankidetzari esker.

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea© jente guztiarentzat zabalik dagoan ekimena da, jentearen parte-hartzea –eta inplikazinoa– ezinbesteko osogai dauena. Europan antolatzen dan era honetako lehiaketa bakarra izanda, gertaera honek jendarteko arrakasta handia dauen literatura eta kazetaritza mota baten kalidadea aldarrikatzea dau helburu. Esangura horretan, Tom Sharpe, Forges, Michel Houellebecq edo Martin Amis lako egileen partaidetzaz antolatuko diran berbaldi eta mahainguakaz batera, jaialdiak adin guztiei zuzendutako era askotako ekitaldiak eskainiko ditu Areatzan instalauko dan karpan.

Liburuen salmenta eta sinaketak, musika-emonaldiak, haur animazinoa eta erakusketak (Forges-en Los forrenta años dalakoa, kasu) izango doguz karpa honetan, familia osoak Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko I. Aste honetan parte hartu eta ondo pasetako aukerea izan daian.

La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea© Juan Bas idazle bilbotarraren jatorrizko ideia da. Jazoera hau Europan antolatzen dan era honetako bakarra da, eta genero honetako egilerik ezagunenak ezagutzeko aukerea eskaintzen deutso Bilboko publikoari, besteak beste, Tom Sharpe, ibilbide profesional luzearen omenezko saria jasoko dauena, edo Antonio Fraguas Forges, Astearen amaieran omenaldia hartuko dauena. Jarduera eta eremu guztietarako sarrerea dobakoa izango da, gehienezko aforo bete arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu