Kimuakeko film laburrek sariak irabazi ditue Serbian eta Asturiasen
2010-09-07 15:47 BarriakKoldo Almandoz zuzendariaren 'Ahate pasa' film laburrak bi sari irabazi ditu egunotan: bigarren saria Errusiako Kansk-eko Nazinoarteko Bideo Jaialdian eta Epaimahaiaren Sari Berezia, barriz, Serbiako FreeNetWorld Jaialdian.
Koldo Almandoz zuzendariaren 'Ahate pasa' film laburrak bi sari irabazi ditu egunotan. Orain egun batzuk, Bigarren saria irabazi eban Errusiako Kansk-eko Nazinoarteko Bideo Jaialdian. Era berean, Serbiako FreeNetWorld Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi dau.
Serbian, 2009ko Kimuak katalogoko parte diran beste bi euskal film labur be saritu ditue: Iban del Campo zuzendariaren 'Dirty Martini' film labur dokumentalak Dokumental Onenaren Saria irabazi dau eta Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez zuzendarien '5 recuerdos' film laburrak, barriz, Epaimahaiaren Saria.
Horrezaz gan, astegoienean amaitu zan Asturiaseko Villaviciosa herrian Mediu Güeyu jaialdia eta epaimahaiak Koldo Almandoz zuzendariaren 'Columba Palumbus' film laburrari emon eutson lehenengo saria. Era berean, aukeratuen artean inoiz Kimuak katalogoko parte izan diran film laburrak egozan: La presa, Dirty Martini, Cotton Candy, Asämara, Berbaoc, El tiempo prestado, On the line eta Las horas muertas.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!