Lau euskal zinema zuzendari ezagunen lanak izango dira ikusgai Bogotan
2010-09-07 12:10 Euskaldunak munduanKolonbiako euskal komunidadeak lau euskal zinema zuzendariren lanak ikusteko aukerea izango dau Bogotako euskal etxean, irailaren 11 bitartean, Kolonbiako Euskal Astearen egitarauan antolatutako ekimenari esker.
Kolonbiako euskal komunidadeak lau euskal zuzendari ezagunen lanak ikusteko aukerea izango dau Bogotako euskal etxean, irailaren 11 bitartean, Kolonbiako Euskal Astearen egitarauan antolatutako ekimenari esker.
Bogotako Unibersidadeko Cinemateca aretoan, azken urteotan egindako euskal film laburren sorta bat be izango da ikusgai: 'Topeka' (Asier Altuna), 'Lepokoa' (Safy Nebbou), 'Amuak' (Koldo Almandoz), 'El gran Zambini' (Igor Legarreta-Emilio Pérez), 'Haragia' (Begoña Vicario), 'Columba Palumbus' (Koldo Almandoz), 'Txotx' (Asier Altuna), 'Hezurbeltzak' (Izibene Oñederra) eta 'Sarean' (Asier Altuna).
Film labur horreek Kimuak Eusko Jaurlaritzaren promozino programearen parte dira eta Euskadiko Filmategiak ezagutzera emon gura dituan zinemaldi, euskal etxe eta erakundeen eskura jarten ditu doban. Kolonbiako Euskal Astearen barruan egunero izango dira ikusgai beste filmen aurretik.
Datozan egunetarako programea honakoa da:
- Eguena, irailak 9: Julio Medem donostiarraren hiru film: 'Euskal Pilota', 'Lucía y el sexo' eta 'Caótica Ana'.
- Barikua, irailak 10: Victor Erice zuzendari bizkaitarraren 'El sol del membrillo', 'El Sur' eta 'El espíritu de la colmena'.
- Zapatua, irailak 11: Montxo Armendarizen 'Secretos del corazón', Imanol Uriberen 'Días contados' eta Enrique Urbizuren 'Todo por la pasta'.
Emonaldi guztiak Cinemateca aretoan izango dira, 13:00tan hasi eta 18:00ak bitartean. Horrezaz ganera, emonaldi berezi bat egingo da Bogotako Euskal Etxean barikuan, Montxo Armendarizen 'Tasio' filmagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!