Film Sozialak Bilboko II. Nazinoarteko Jaialdiak 20 pelikula eta 45 film labur emongo ditu irailaren 28tik

Bizkaie! 2010-09-09 13:51   Barriak

Film Sozialak Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdiaren bigarren edizinoa irailaren 28tik urriaren 5era arte izango da, eta danetara, 20 film luze eta 45 labur eskainiko ditu. Aurkeztuko diran pelikula guztietatik % 29 emakumezkoek eginak dira.

Film Sozialak Bilboko Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdiaren bigarren edizinoa irailaren 28tik urriaren 5era arte izango da, eta danetara, 20 film luze eta 45 labur eskainiko ditu. Aurkeztuko diran pelikula guztietatik % 29 emakumezkoek eginak dira.

Egitasmo hau aurrera eroateko KCD Kultura, Communication eta Desarrollo alkarteak Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzarako Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta 21 erakunde publiko eta pribaturen babesa izan dau.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, 'gehiegitan ikusezinezkoa dan eta giza eskubideak, genero bardintasuna, migrazinoa, ekologia edota garapen iraunkorra lako gaiak jorratzen dituan zinemagaz hitzordu barri bat da' jaialdia.

Zinemaldia AlhondigaBilbaoko Auditorioan inaugurauko da irailaren 28an eta gune berean amaituko urriaren 5ean. Ganerako egunetan beste toki batzuetan eskainiko dira emonaldiak, besteak beste, Bilboko Capitol zinema-aretoan, EHUko Esperientzia Geletan (Bilbo), Erandioko Tartanga LHko zentroan, Bilboko FNAC dendan eta Barakaldoko Haladzipo Kultur Elkartean.

Film Sozialak Bilboko II. Nazinoarteko Jaialdian, 23 herrialdetatik heldutako filmak jaso ditue, besteak beste, Txile, Argentina, Mexiko, Israel, Serbia, Txekiar Errepublika, Kuba, Kanada edo AEBetatik. Aurkeztuko diran pelikuletako zenbait egile izango dira jaialdian, 'aberastasun bisual eta kultural handi honetaz zuzenean berba egiteko', arduradunek esan dabenez.

Jaialdia egiten dan aldi berean, emakumeei zuzenduriko 'Minutuaren bideoa' bideo-tailerra egingo da Simone de Beauvoir kolektiboagaz alkarlanean. Bartzelonako Drag Magic izango da tailerra emoteko arduraduna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu