'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren estreinaldia, Bilbon

Bizkaie! 2010-09-08 12:03   Kulturea

Bilboko Euskalduna Jauregian 'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren erabateko estreinaldia eskainiko dabe gaur, hilak 8. Irailaren 19ra arte egongo da lana ikusgai Bilbon.

Bilboko Euskalduna Jauregian 'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren erabateko estreinaldia eskainiko dabe gaur, hilak 8. Irailaren 19ra arte egongo da lana ikusgai Bilbon. Woody Allen zinemagilearen lan ezagunaren moldaketea da, oraingoan Tamzin Townsend britainiarrak zuzendua. Aktoreak Luis Merlo, Maria Barranco eta Jose Luis Alcobendas dira.

Tamzin Townsend zuzendariaren berbetan, 'alkar maite baina oraindino sentiduten daben hori ezagutzen ez daben bi pertsonen arteko maitasun istorio polita' da lana. Zinemagile estadubatuarraren lana abiapuntua izan da Townsendentzat, baina abiapuntua baino ez dala izan jatorrizko testua adierazo dau. Moldaketea bere erara egin dau britainiarrak.

Luis Merloren itzulerea be nabarmentzeko kontua da, izan be, 2009ko abuztuan, Donostiako jaietan eskaini beharreko 'Arte' antzezlanaren zortzi emonaldi bertan behera itxi behar izan zituen Luis Merloren estresagaitik; 'Aquí no hay quien viva' eta 'El internado' telesailetan eta hainbat antzerki lanetan aldi berean ibili behar izateak sortu eutson Merlori 'nekeak eragindako estresa'. Orain, 'Tocala otra vez, Sam' antzezlanaren aurkezpenean, indarbarriturik datorrela adierazo dau Luis Merlok.

Sarrerak ondoko lekuetan eskura daitekez: Euskalduna Jauregiko lehiatiletan, astelehenetik zapatura 17:00etatik 20:00etara; 944 310 310 telefono zenbakian, BBKren orotariko kutxazainetan edota BBKren webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu