Herritarrak euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue Bilboko Udalak eta uriko euskaltegiak

Bizkaie! 2010-09-08 10:15   Euskerea berbagai

Ana de Castro Bilboko Udaleko Euskara arloko zinegotziak eta Elkarlan, AEK Bilbo eta Ulibarri euskaltegietako ordezkariek bilbotarrak animau ditue 2010-2011 ikasturteko euskera ikastaroetan izena emon daien. Matrikulazinoa iraileko bigarren hamabostaldian hasiko da.

De Castrok prentsaurrekoan adierazo dauenez, Bilboko Udaleko Euskara Sailak 'bilbotarren artean euskerearen ikasketea bultzatu nahi dau euskaltegien bidez, hizkuntza honetako ikasketa, erabilera eta normalizazinorako tresna garrantzitsuenetakoa diralako'.

Bilbon 18 euskaltegi dagozala gogoratu dau De Castrok, uriko zortzi barrutietan kokatuak; 'Auzo gehienetan euskaltegi bat dago, eta 2009-2010 ikasturtean 11.238 lagun matrikulau ziran ikastaroetan', gaineratu dau. Zinegotziaren esanetan, euskaltegien % 10 inguru autoikaskuntzearen aldeko apustua egin dabe, 'euskerearen ezagutza errazteko beste tresna bat moduan'.

Ikasleen profilaren arabera, matrikulatuen % 70 emakumezkoak dira. Hamasei urtetik aurrera edade guztietako lagunek emoten dabe izena, eta antzeko portzentajeak dagoz edade tarte desbardinen artean, bai nerabeak eta bai helduak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu