BBKren Poesia Egunak Bilbon, irailaren 13tik 16ra
2010-09-09 12:06 jardunaldiakBBK Fundazinoak lehenengoz antolatu ditu Poesia Egunak Bilbon. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira BBK-k Kale Nagusian oraintsu zabaldu dauen aretoan. Helburua nahikoa baztertua dagoan generoa apurka-apurka edertuz joatea da.
BBK Fundazinoak lehenengoz antolatu ditu Poesia Egunak Bilbon. Emonaldiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira BBK-k Kale Nagusian oraintsu zabaldu dauen aretoan. Helburua nahikoa baztertua dagoan generoa apurka-apurka edertuz joatea da.
Pablo Gonzalez de Langarika Zurgai aldizkariko zuzendaria arduratu da egitaraua atontzeaz eta ondokoa da lau egunotarako eskaintzea: hilaren 13an, astelehenean, 'Rios de tinta' izenburupean, Manuel Villas, Agustin Fernandez Mallo eta Jose Fernandez de la Sota poeten errezitaldia. Gonzalez de Langarikak berak egingo ditu aurkezpen lanak eta aitatu protagonistei ondoko erronke ajarriko deutse: 'Poesiak prosan ze leku daukan azaltzea, zergaitia eta zertarakoa.
Martitzenean, hilaren 14an, barriz, Tachia Quintanar eibartarraren txandea izango da; 'Yo soy caminos' izenburuko ekitaldia eskainiko dau Blas de Oterogaz eta Gabriel garcia Marquezegaz hartu-emon estuak izan zituan 82 urteko emakumeak. Espainiako zein Latinoamerikako poesia jorratuko ditu.
Hilaren 15ean, Bernardo Atxaga eta Xabier Lete ziran parte hartzekoak baina Letek ezingo dau etoori eta, beraz, Atxagaren errezitaldiagaz konformauko gara.
Azken egunean, egueneko saioa Antonio Gamoneda poeta espainolari buruzkoa izango da; 'Antonio Gamoneda, escritura y Alquimia', haren pentsamoldea eta obrea aztertzen dauen dokumentala emongo dabe. Aurkezpen lanak Juan Carlos Mestre olerkariak, 2009ko Poesia Sari Nazionalak egingo ditu.
Emonaldi guztietarako sarrerea dobakoa izango da aforoa bete arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!