'Euskara? Bai, nahi dut!' lelopean hasi dau AEK-k 2010-2011 ikasturtea

Bizkaie! 2010-09-09 12:28   Euskerea berbagai

AEK-k 2010-2011 ikasturterako preparau dauen mezu hori ekitaldi berezi baten bitartez aurkeztu dabe AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak: Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Fernan Landaburu eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusia.

'Euskara?' Hori da 2010-2011 ikasturteko kanpainearen bidez AEK-k euskal herritarrei luzatzen deutsen galderea edota proposamena. Eta erantzuna dator atzetik: 'Bai, nahi dut!' AEK-k 2010-2011 ikasturterako preparau dauen mezu hori ekitaldi berezi baten bitartez aurkeztu dabe AEKren Artezkaritza Kontseiluko kide Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Fernan Landaburu eta Mertxe Mugika, AEKren koordinatzaile nagusiak.

Oskar Elizbururen esanetan, 'euskera nahi izate hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren barruan, baina gainontzeko guztia AEK-k jarten dau: euskaltegiak Euskal Herri osoan, urte osoan zehar zabaldutako barnetegia Foruan, irakasle taldea, egunean bi orduko euskalduntze ikastaroak, ikastaro trinkoak, titulu homologatuak lortzeko aukerea maila guztietan, 3. maila/EGA eta 4.a, auto-ikaskuntzea, on-line ikastaroak www.egela.aek.org gunean, mintzamena lantzeko praktika jarduerak, lan mundua euskalduntzeko egitasmoak, itzulpen zerbitzua, irakurzaletasuna sustatzeko AIZU! aldizkaria... Hori guztia, euskerea nahi dauenaren esku'.

Bestalde, Mertxe Mugika koordinatzaile nagusiak ikasturte honetako beste erronka batzuk aitatu ditu: 'ikasturte hau berezia izango da AEKrentzat. Izan be, 10-11 ikasturtea hasteagaz batera, epealdi estrategiko barriari ekingo deutsagu. Pasa dan martiaren 27an, AEK-k XIII. Mintegia egin eban, eta bertan bere hirugarren plan estrategikoa onartu. Plan estrategiko barria aurreko bien jarraipena da, eta hainbat ames nagusi batzen ditu. AEKren helburu nagusia Euskal Herria euskalduntzea izanik, hizkuntzearen sustapena, erabilerea eta normalizazino orokorreko ataletan bultzadea emotea da bere arduretako bat, aldi berean Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen egoerea normalizau eta egonkortuz. Ganera, jentartean txertatutako herri ekimena izanik, euskerearen eragile izateko konpromisoa dau, euskerearen aldeko jarrerak sustatu eta bultzatuz, eta euskeraz biziteko aukerak sortu, gehitu eta zabalduz. 10-11 ikasturtean hasi eta hurrengo lau urteetan AEKren beste ames nagusietako batzuk dira barruko egitura eraginkorragoa diseinau eta praktikan jartea, bere kideen lan baldintzak egokitzea eta profesionaltasunean aurrera pausuak emotea'.

Amaitzeko, Mugikak gogoratu dau aurten Korrikaren 17. edizinoa antolatuko dauela AEK-k.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu