Ertibil Bizkaia 2010 Elorrion
2010-09-09 14:11 KultureaDanetara, 15 lan ikus daitekez Elorrioko Iturri Kultur Etxean (bideoak, margolanak, eskulturak,…) irailaren 19ra arte goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Sarrerea dobanekoa da.
Urte batzuetan saiakerak egin ostean, Elorriok lortu dau azkenean Ertibil erakusketea, ikus-arteen erakusketa ibiltaria herrira ekartea, XXVII. edizinoa indarrean dagoan honetan (2010eko bagilaren 24tik abenduaren 11ra).
Bizkaiko Foru Aldundiak urtero ikus-artista gazteentzako beka deialdia egiten dau eta aurten 124 artistak 174 lan aukeztu ditue. Aurkeztutakoen artean 1. saria Itziar Barriok (Mistoa paper gainean) eskuratu dau; bigarrena, Bego Antón-ek (Argazkia) eta hirugarrena Nadia Bakartek (2 lonen gaineko errotuladorea). Hirurak bilbotarrak dira.
Kontuak kontu, erakusketa ibiltarirako beste lan batzuk be aukeratu dira eta, danetara, 15 lan ikus daitekez Elorrion (bideoak, margolanak, eskulturak,…) irailaren 19ra arte goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Sarrerea dobanekoa da.
Elorrioko hitzorduaren ondoren, Lekeitiora joango da Ertibil. Lekeitioko Kultur Etxeko Barandiaran Aretoan, irailaren 20tik urriaren 3ra egongo dira artelanak ikusgai.
Ikusizko arteen arloan Kultura Foru Sailaren bidez arte-sorkuntzea laguntzea da Bizkaiko Foru Aldundiaren lehenengo helburua, eta Ertibilen bidez, gainera, bizkaitar gazte sortzaileak hasieretan lagundu eta bultzatu nahi ditu.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!