Hiznet: 10 urte soziolinguistikaz
2010-09-09 10:45 Euskerea berbagaiIkastaroan izena emoteko epea zabalik dago eta ikastaroaren nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitekez: (http://hiznet.asmoz.org/).
2010/2011 ikasturtea izango da ikastaroaren hamargarren edizinoa; zemendian hasi, eta datorren urteko garagarrilean amaituko da. Euskal Herriko Unibersidadeko Berezko Titulua da berau eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzearen babesa dauka. Hiznet Hizkuntza Plangintza ikastaroaren ibilbide luzean 400dik gora kidek parte hartu dabe; euskerearen normalizazinoaren alde lanean dabilzanak, gehienak.
Soziolinguistikaren oinarrizko ezagutza eskaintzeaz gan, Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondokoak ondoko helburu nagusi honeek ditu: euskerearen normalizazinoaren plangintzarako metodologia eta lanabesak irakastea, euskerearen egoerearen barri zehatza emotea, eta Euskal Herriko gizarteak hizkuntzakazko eskaintzen dituan baldintzak ezagutarazotea.
Ikastaroak metodologia malgua darabil; e-learning formazino eredua eta aurrez aurreko lau saio buztartzen ditu. Ikastaroa abian jarri zanetik arlo desbardinetako irakasleek parte hartu dabe bertan; Euskal Herriko Unibersidadeko irakasleek eta ikerlariek, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako teknikariek, euskera teknikariek eta hainbat enpresa eta euskalgintzako profesionalek, besteak beste.
Soziolinguistika Klusterra eta Udako Euskal Unibersidadea be ikastaroaren laguntzaile dira.
Graduondokoa euskalgintzako euskaltzaleei, euskera teknikariei, egunen batean zeregin horreetan jarduteko asmoa dabenei, herri administrazinoan eta hezkuntza sisteman hizkuntza normalizazinoaren ardurea dabenei... zuzenduta dago. Ikastaroan izena emoteko epea zabalik dago eta ikastaroaren nondik norako guztiak ondoko webgunean topa daitekez: (http://hiznet.asmoz.org/).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!