Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren argitalpena, kalean

Bizkaie! 2010-09-08 13:57   Euskerea berbagai

Euskerazko sinonimo eta antonimoez gan, honako eduki honeek be jasoten ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabilten diran formak alkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez horniduta.

Elhuyar Sinonimoen Kutxa hiztegiaren hirugarren edizinoa argitaratu barri dau Elhuyar Fundazinoak. Danetara, 18.573 sarrera eta 1.473 azpisarrera, 24.537 adiera, 63.810 sinonimo eta 22.983 antonimo jasoten ditu. Ikasle, irakasle, kazetari, eta, oro har, lexikoa aberasten eta hizkuntzearen ezagutzan sakondu nahi dauen edonorentzat da egokia obra hau. Euskerazko sinonimo eta antonimoez gan, honako eduki honeek be jasoten ditu Elhuyar Sinonimoen Kutxak: Iparraldean eta hegoaldean, hainbat euskalkitan erabilten diran formak alkarren ondoan jarrita eta sinonimoak eta antonimoak zenbait oharrez horniduta. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren arabera eguneratua eta moldatua dago hiztegi hau.

Hiztegiaren prezioa 19,50 € da eta dagoeneko salgai dago liburu-denda nagusietan eta http://www.elhuyar.org/edizioak webgunean.


Elhuyar Fundazinoa eta hiztegigintzea

Elhuyar Fundazinoaren helburuetako bat da euskerea garatzeko eta normalizetako hizkuntza-baliabide, tresna eta zerbitzuak sortzea eta eskaintzea. Helburu horri sendo eutsiz, urteak daroaz hiztegigintzan lan egiten, eta hiztegi-sorta gero eta handiagoa osotzen. Elhuyar Fundazinoak plazaratzen dituan hiztegi guztien koherentziari eustearren, datu-base bat sortu eban orain urte batzuk, argitaratzen dituan hiztegi guztiek datu-base bera izan daien oinarri. Elhuyar Fundazinoak hiztegi elebakarrak, elebidunak eta teknikoak argitaratu ditu orain arte, zenbait formatutan (liburua, CD-ROMa eta Internet); besteak beste, honeek: Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren hiztegi entziklopedikoa, Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelarnia/castellano-vasco) Elhuyar dictionary/hiztegia, Dictionnaire Elhuyar Hiztegia, Euskal Hiztegi Modernoa eta Elhuyar Ikaslearen Hiztegia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu