AIKO taldeak jantza tradizionalak ikasteko aukerea eskainiko dau aurtengo ikasturtean be

Bizkaie! 2010-09-09 15:53   Kulturea

'Dantzaldi Ibiltaria' Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta Zarautzen egingo da, ikasturte osoan zehar, 18:30 eta 21:30 bitartean. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.

Aurreko edizino bietan izandako arrakastearen ondoren, AIKO taldeak jantza tradizionala jentartean zabaltzeko ikastaro eta tailerrak eskainiko ditu aurten be, 'Dantzaldi Ibiltaria' programearen hirugarren edizinoari esker, 'gozatuz ikastea ikasiz gozetako' lelopean. Gazte eta helduei zuzendutako ekimen pedagogiko honek soka-jantzea, pasodoblea, jotea eta beste jantza batzukaz osotutako errepertorioa dauka eta, nobedade moduan, lehenengoz Bizkaitik kanpora be zabalduko da, Zarautzera, hain zuzen be.

Aiko taldeko kide Sabin Bikandi, Patxi Laborda eta Asier García izan dira ekimenaren aurkezpenean, Gorka Martinez BBK Fundazinoko ordezkariagaz batera. Aurten, Bizkaiko bederatzi herri bisitauko ditu AIKOk irailean (Lemoiz, Erandio, Durango, Sopela, Galdakao, Gernika, Zaratamo, Berriz eta Elorrio), herriz herri antolatutako dobako-aurkezpen tailerretan. Ondoren, 'Dantzaldi Ibiltaria' Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta Zarautzen egingo da, ikasturte osoan zehar, 18:30 eta 21:30 bitartean. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.

Horrezaz ganera, hilean behin, dobako erromeria herrikoia egingo da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.

Ekimen honen helburua ikasleei jantzan egiten irakastea dala jakinarazo dabe AIKO taldeko kideek, 'beti be herri folkloreagaz lotuta'. AIKO irakasbidea betiko tradizinozko jantzakeran oinarrituta dago, mailakatuta eta progresiboa da, baita ergonomikoa eta naturala, beti be musikea, erritmoa eta mobimentua buztartuz.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu