Horren gazteak ez diranek be jantzan egiteko aukerea izango dabe Zerainen

Bizkaie! 2010-08-09 11:29   Kulturea

Orain dala bost urte egin zan lehenengoz 40 urtetik gorakoen jantza-txapelketea Zerainen. Izan eban arrakastea ikusita, hurrengo urtean be egitea erabagi zan, eta orduz geroztik urtero antolatzen da. 40 urtetik gorakoen Euskal Herriko VI. dantza txapelketa abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, 19:00etan izango da Zeraineko plazan.

Gazteak txapelketetan jantzan ikustea ohikoa da, baina ez da bardin pasetan adin batetik aurrerakoakaz. Hareei be jentaurrean jantzan egiteko aukerea emoteko eta jantzea plazara eroateko sortu zan egitasmo hau.

Abuztuaren 15erako 40 urte beteak dituan edonork parte hartu ahal izango dau txapelketan, eta profesionalak ez diran jantzariak eta jantza-zaleak be animau daitekez parte hartzera.

Izena emoteko 690032571 telefono zenbakira deitu behar da edota zeraindantzazain@gmail.com helbidera idatzi. Izena emoten daben lehenengo 12 bikoteek izango dabe jantzan egiteko aukerea. Bikoteak sexu berekoak be izan daitekez, eta bikote bakotxak txistuz jotako sei parteko Fandango bat eta trikitixaz jotako beste sei parte Ariñ-ariñ bat egin beharko ditue. Janzkera librea izango da eta ez dau epaiagaz zerikusirik izango.

Epai-mahaia Euskal Dantzarien Biltzarreko adituek osotuko dabe. Lehenengo egiten daben hiru bikoteentzat Joxe Mari Telleriak egindako garaikurrak izango dira sari. Partaide guztientzat, barriz, afaria izango da egun berean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu