Rekalde Aretoaren bekea Bilboko Yolanda de los Bueis artistearentzat izan da

Bizkaie! 2010-08-05 11:53   sariak-autortzak

Bidaiek, etxebizitzak, mantenuak, ikasketek eta obra sortzeak eragindako gastuak beteten dituan laguntzino hau 6.000 eurokoa da eta honako hau sartzen da: egonaldi bat —aurtengo iraila eta zemendia bitartean- Rotterdam urian dagoan Het Wilde Weten (HWW) Holandako arte-zentroan.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Rekalde Aretoaren bidez, 2010. ikasturteko 'Rekalde Beka' emon deutso Yolanda de los Bueis Bilboko artista eta irudi digital dinamikoaren diseinugileari.

Bidaiek, etxebizitzak, mantenuak, ikasketek eta obra sortzeak eragindako gastuak beteten dituan laguntzino hau 6.000 eurokoa da eta honako hau sartzen da: egonaldi bat –aurtengo iraila eta zemendia bitartean- Rotterdam urian dagoan Het Wilde Weten (HWW) Holandako arte-zentroan.

Yolanda de los Bueis diziplina anitzeko sortzaile bat da, bere talentua artearen hainbat alderditan garatu dauena, batez be animazinoaren eta 3D irudien arloan. Deialdi publiko honetara aurkeztu diran lurralde historikoko hamabost hautagaien artean aukeratzeko prozesuan Herbehereetako kultur erakunde horretako arduradunek parte hartu dabe.

Bekea Foru Aldundiaren ekimena da, helburutzat Bizkaian jaiotako artistak edo lurralde horretan erroldatuta dagozala egiaztatzen daben artistak sustatzea helburu dauena. Aurreko edizinoetan Bizkaiko beste autore batzuk jaso dabe bekea: 2008an, Kepa Garrazak (Berango, 1979), eta 2007an, Zigor Barayazarrak (Bilbo, 1976).

Bekearen helburu nagusia artistei laguntzinoa emotea da, atzerriko egonaldietarako, ikasketa programetan parte hartu ahal izateko. Holan, lekuan lekuko eszeneagazko interesa sustatu gura da nazinoarteko profesionalen artean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu