Limp Bizkit taldeak girotuko dau Gaztea irratiaren sorrerearen 20. urteurrenaren harian antolatutako jaia
2010-08-09 15:25 MusikeaSantana 27 aretoan egingo den 20. urteurreneko kontzertuko ateak 20:00etan zabalduko ditue. Zuzeneko horreetarako sarrerak bihar, abuztuak 10, jarriko ditue salgai 25 eta 30 euroan.
Limp Bizkit izango da Gaztearen 20. urteurreneko konbidau nagusia. EITBko irrati Gazteak 20 urte bete ditu 2010ean eta urteurren hori ospatzeko kontzertu berezia antolatu dau: irailaren 11n, Bilboko Santana 27 aretoan, Limp Bizkit taldea izango da zuzenean. Ganera, The Blackout talde galestarrak egingo ditu estadubatuarren atariko lanak.
Santana 27 aretoan egingo den 20. urteurreneko kontzertuko ateak 20:00etan zabalduko ditue. Zuzeneko horreetarako sarrerak bihar, abuztuak 10, jarriko ditue salgai 25 euroan Ticketmaster sarean, 902 15 00 25 telefonoan, FNACen, Carrefour-en eta HalconViajes-en bulegoetan. Txarteldegian, barriz, 30 euroko salneurria izango dabe.
Limp Bizkit taldea Floridan sortu zan 1994an eta, 2003. urtera arte, 4 disko kaleratu eta miloeka ale saldu zituen. Ordurako hainbat aldaketa izan ziran taldekideen artean eta, urte haretan, taldea banandu egin zan baina igaz, barriro ere kontzertuak emoteari ekin eutson boskoteak. 2010ean, ganera, Gold cobra lana argitaratu dabe, 2000. urtetik alkarrekin atara daben lehenengo diskoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!