Pastora Vegaren eta Juan Riboren 'Una relación pornográfica', Bilbon

Bizkaie! 2010-08-06 15:09   Kulturea
Campos Eliseos Antzokian, abuztuaren 5etik 8ra

Pastora Vega eta Juan Ribó aktoreak Bilbon dagoz, Una relación pornográfica antzezlanagaz. Liaison Pornographique (Frantzia, 1999) filmaren moldaketea da lana, eta Bizkaiko uriburuko Campos Eliseos Antzokian izango da ikusgai datozen egunotan. Emonaldiak abuztuaren 5etik 8ra bitartean izango dira.

Manuel Gonzalez Gilen zuzendaritzapean, bagilaren 11n estreinau eben Bartzelonan. Ordutik, berrogei emonaldi baino gehiago eskaini ditue Pastora Vegak eta Juan Ribok, baina, aurkezpen prentsaurrekoan autortu ebenez, 'emonaldi bakotxa bidaia desbardina da, publikoaren araberakoa'.

Bikoteak amodio istorio berezia gogoratuko dau Una relación pornográfica lan honetan. Aldizkari bateko iragarki baten bidez alkar ezagutu ondoren, hartu-emon erabat sexuala izateko akordioa egingo dabe bi pertsonaiek. Publikoak ikusiko ez dauen pertsonaia batek hartuemon horren inguruko alkarrizketea egingo deutso bikoteko kide bakotxari.

Pastora Vegarentzat bizitzaren inguruko hausnarketa da antzezlana, 'bizitea gomutak batzea eta gogoratzea dala agirian ixten dauena; amodioagaitik sufriduteko bildurraz eta heldutasunaz berba egiten deusku', esan dau protagonisteak. 'Izan be, munduari begiratzeko moduak be aldatu egiten dira, ez baita egoera berari 30 urtegaz ala 50 urtegaz aurre egitea', ganeratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu