John Lennonen 'denporearen kapsulea' egingo dabe, mitoa bizirik manteniduteko ekimena
2010-08-09 14:17 MusikeaEkimena urriaren 8an egingo dabe eta, material guztia batuta, kutxa batean sartu eta modu hermetikoan gordeko dabe. Hiru hamarkadaz izango dabe holan, horregatik jarri deutse John Lennonen denporearen kapsula izena kutxeari.
Bakarkako ibilbidean idatzitako kantakaz 'denpora kapsulea' egingo dau Cleverland (AEB) uriko Rock & Rollaren Famaren museoan John Lennonek bakarlari legez egindako kantakaz eta diskoetako marrazkiakaz. Ekimena urriaren 8an egingo dabe eta, material guztia batuta, kutxa batean sartu eta modu hermetikoan gordeko dabe. Hiru hamarkadaz izango dabe holan, horregatik jarri deutse John Lennonen denporearen kapsula izena kutxeari.
Hogeta hamar urte geroago, 2040ko urriaren 9an edegiko dabe barriro kutxea, Lennonen jaiotzaren ehungarren urteurrenean egingo diran ospakizunen barruan. Lennonen erretratu bat eta '2010-2040. Amesak bizirik jarraitzen dau... gura badozu, behintzat' dinoan inskripzinoa ikusi ahal izango dira kutxaren kanpoaldean, Liverpoolekoak Yoko Ono emazte ohiagaz batera 1971n egin eban kanpainearen omenez, 'Amaitu da gerrea... gura badozu, behintzat' inoana. Hain zuzen be, Yoko Onoren babesa jaso dau ekimenak.
Rock & Rollaren Famaren museoa eta Box of Vision kolekzionistentzako bilduma bereziak egiten dituan diskoetxea izan dira ekimenaren sortzaileak. Hainbat disko berezi kaleratuko ditue, musikariaren omenez, haren jaiotzaren urteurrenaren harian. Oraingoan, Hamaika disko izango dituan bildumagileentzako kutxa berezi bat argitaratuko dabe, Lennonen disko guztiak batuko dituana, kanta danak barriro nahastauta eta zenbait doinu berezigaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!