Borja Cobeagak 'No Controles' filmaren grabazino-lanak amaitu ditu
2010-08-05 12:14 BarriakLanaren gidoia Cobeagak berak idatzi dau Diego San Joseren laguntzinoagaz eta Unax Ugalde, Alexandra Jimenez, Miguel Angel Muñoz, Julian Lopez, Secun de la Rosa, Mariam Hernandez eta Marivi Bilbao dira protagonistak.
Zazpi aste egin ditu Borja Cobeaga zuzendari donostiarrak Bilbon eta Madrilen No Controles bere bigarren lana filmetan. Lanaren gidoia Cobeagak berak idatzi dau Diego San Joseren laguntzinoagaz eta Unax Ugalde, Alexandra Jimenez, Miguel Angel Muñoz, Julian Lopez, Secun de la Rosa, Mariam Hernandez eta Marivi Bilbao dira protagonistak.
Maiatzean casting erraldoia izan zan Bilbon, Pagafantasen hurrengoa izango zanaren pertsonaiak hautatzeko. Bagilean hasi ziran grabetan Loiuko aireportuan: udea ailegetear egoala, edurra sortu eban zuzendariak. 'Bildur handia emoten euskun udan ekatx bat grabau behar izateak. Ez edur artifizialagaitik, beroagaitik baino. Protagonistak eta 300 figurante egun guztia neguko erropakaz jantzita egon behar izatea ez jakun gustetan', azaldu dau Borja Cobeagak. 'Baina azkenean ez da horrenbesterako izan. Aktoreei alkartasuna adierazoteko, bufandea jarri neban lehenengo egunean, baina hurrengo egunean praka laburretan nengoan, bero itzela egiten ebalako'.
Pelikulea Gabonetan ailegauko da zinema-aretoetara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!