EHUk 15 beka deitu ditu praktikak atzerrian egiteko aukerea eskainiz
2010-08-11 12:53 Euskaldunak munduanBosgarrenez egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak Elkano programa deialdia. Hamabost beka eskaintzen ditu, atzerrian praktikak egiteko, eta azken bost urteotan gradua lortua daben Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta.
Bosgarrenez egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak Elkano programa deialdia. Hamabost beka eskaintzen ditu, atzerrian praktikak egiteko, eta azken bost urteotan gradua lortua daben Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta.
Elkano programeak hiru parte daukaz: lehenengoan, ikasleek hilabetez ikasagaiak jasoko ditue kultura enpresarialaz, internazionalaz, barrikuntzaz, erakundearteko lankidetzaz... Bigarrenean, praktika formatzaileak jasoko ditue Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan, 3-6 astetan; eta hirugarrenez, praktikak egingo ditue atzerrian, 12 hilabetez gehienez.
Praktiken gehienezko denporea 12 hilabetekoa izango da eta diru-kopurua 6.000 eta 15.000 euro artekoa, aukeratutako herrialdearen bizi-mailearen araberakoa. Eskabideak aurkezteko epea irailaren 1ean amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!