Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak euskera-ikastaro bi eskainiko ditu abuztuaren 10etik aurrera

Bizkaie! 2010-08-05 12:55   Euskaldunak munduan

Nobedade bat be badakar barri honek: goizean ikasi gura dauenak aukera hori be izango du. Eskolen ordutegia hauxe izango da: martitzen eta eguenetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, barriz, martitzen eta barikuetan izango da, 7:30etik 9:30era.

2010eko lehenengo sei hilabeteetan hamaikatxu ekintza antolatu ditu Euskaltzaleak euskaltegiak Eusketxe - Eusko Kultur Etxea eta Ekin Argitaletxearekin batera Buenos Airesko Mexiko kalean dauen egoitzan.

Berbaldi eta topaketek, txalaparta tailerrak eta neguko oporrak hasi aurretik martxan jarri zan euskerazko zine zikloak jentea era batean edo bestean euskerara hurreratzeko amesa izan dabe; eta ondo bete dabe helburua. Izan be, azken hilabeteotan, euskerea ikasteko eskaerea nabarmen handitu da Buenos Aireseko euskaltegian eta, eskaera horreri erantzuteko, Euskaltzaleak-ek bi ikastaro barri edegiko ditu abuztuko bigarren astean. Nobedade bat be badakar barri honek: goizean ikasi gura dauenak aukera hori be izango du. Eskolen ordutegia hauxe izango da: martitzen eta eguenetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, barriz, martitzen eta barikuetan izango da, 7:30etik 9:30era.

Informazino gehiago jasoteko, euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidera idatzi. Izena emoteko epea abuztuaren 10ean amaituko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu