Gipuzkoako Aldundiak eta Nevadako Unibertsitateak 'Pat-Eloisa Bieter' bekea sortu dabe

Bizkaie! 2010-08-04 13:09   Euskaldunak munduan

Lankidetza hitzarmena sinatu dau Boisen (Idaho, AEB) Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroagaz, 'Pat Eloisa-Bieter' deitu daben bekea sortzeko. 1970eko hamarkadan AEBetan euskal kulturea sustatzen eta ikasle estadubatuarrentzat euskal ikasketak antolatzen lehenengoak izan ziran senar-emazteak omendu gura izan ditue bekeari izen hori jarrita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Nevadako Unibersidadeak (AEB) euskal kulturearen zabalkundea sustatzea helburu dauen 'Pat-Eloisa Bieter' bekea sortu dabe. Bekeak 15.000 euro emongo ditu eta jarraipena izateko asmoz eratu da.

Lankidetza hitzarmena sinatu dau Boisen (Idaho, AEB) Nevadako Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroagaz, 'Pat Eloisa-Bieter' deitu daben bekea sortzeko. 1970eko hamarkadan AEBetan euskal kulturea sustatzen eta ikasle estadubatuarrentzat euskal ikasketak antolatzen lehenengoak izan ziran senar-emazteak omendu gura izan ditue bekeari izen hori jarrita.

Lankidetza hitzarmenaren izenpetze ekitaldia Boiseko udaletxean egin da, Dave Bieter alkatea buru zala. Bieter ekimenari izena emoten deutsen senar-emazteen semea da.

Ekitaldian izan dira Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol eta Kanpo Ekintzen diputadua, Joseba Zulaika Renoko Unibersidadeko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendariondokoa eta Carmelo Urza Euskal Ikasketen Partzuergoko zuzendaria.

Galdosek esan dauenez, hitzarmenaren helburua 'euskal eta gipuzkoar kulturaren ondarea zabaltzea da, lurraldeko ikertzaile batek egingo dauen doktore-beka bat sortuz ikerlanak eta argitalpenak egiteagaz batera'.

Bestalde, Zulaikak eta Urzak bekeari izena emoten dien senar-emazteen irudiaren ganean egin dabe berba. 'Euskal ikasketek AEBetan bizi daben egoerearen zati handi bat beraiek orain dala lau hamarkada inguru egin eben lanari zor jako', azaldu dabe.

Azkenik, Dave Bieterrek gogoratu dau 'lehen pausuak egoera gatxean' emon zirala, 'oraindik jarraitzen dauen ibilbide bati ekin eutsen ikasle gitxi batzukaz'. Horrela, Boiseko alkateak azpimarratu dau orain 'ehunka' dirala programa honeetan parte hartzen daben ikasleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu