Aratz Irazabal eta Isidro Elezgarai dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko txupinerea eta pregoilaria, hurranez hurran

Bizkaie! 2010-08-17 15:40

Datorren zapatuan, abuztuak 21, arratsaldeko zazpiretan Isidoro Elezgaraik irakurriko dau aurtengo jaien pregoia. Amaitutakoan, Aratz Irazabal txupinereak botako dau txupina Arriaga Antzokiko balkoi nagusitik.

Zorrotzako Txinbotarrak konpartsakide Aratz Irazabal da aurtengo txupinerea eta Euskadiko Kutxaren Kanpoko Harremanen zuzendari Begoñako Ama Birjinaren Anai Handi Isidro Elezgarai pregoilaria.

Datorren zapatuan, abuztuak 21, arratsaldeko zazpiretan Isidoro Elezgaraik irakurriko dau aurtengo jaien pregoia. Amaitutakoan, Aratz Irazabal txupinereak botako dau txupina Arriaga Antzokiko balkoi nagusitik.

Orduan hasiko da 2010eko Bilboko Aste Nagusia, bederatzi egunez musika, txosna, zezen, antzerki, barraka, zirko, joko, folk, kirol eta bestelakoez gozetako aukerea emongo dauena. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak eta Jai Batzordeak antolatutako egitarau honek 300 ekitaldi baino gehiago batzen ditu.

Pregoilaria eta Txupinerea Aste Nagusiaren hasierearen pertsonai nagusiak dira eta urteak pasa ahala gero eta garrantzi gehiago hartu dabe jaietako bederatzi egunetan, batez be txupinereak. Bere lana, hasierako txupina botateaz gan, egunero, goizeko zazpiretan, suziria botatea da, jaietako egun barriei hasierea emoteko.

Bi pertsonaiak Konpartsetako eta Udaleko ordezkariek osotutako batzorde misto batek aukeratu ditu (Pregoilariaren kasuan) eta Bilboko Konpartsek (Txupinerearen kasuan), baina beti be kontuan izanik pregoilaria gizona ala emakumea izan daitekela eta txupinerea beti emakumea. Guda Karlistetan oinarritutako uniformea daroe biek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu