Bizkaiko gazteei zuzendutako webgunea aurkeztu dau BFAk

Bizkaie! 2010-08-13 10:47

www.gaztebizz.com guneak martian emon zituan bere lehenengo pausuak sarean eta, hilabete honeetan, aberastu egin da eta Bizkaiko gazteentzat interesgarria izan daiteken informazinoa, indarrean dagoana eta barriena, sartu dau.

Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputadu Josune Ariztondok GAZTEBIZZ webgunea aurkeztu dau. Webgune hori Aldundiak Bizkaiko gazteriaren eskura jarri dauen gune birtuala da, eduki ugari dituana eta lurralde historikoko gazteei interesetan jakezan gai barrienei buruzko informazino zabala eskaintzen dauena.

www.gaztebizz.com guneak martian emon zituan bere lehenengo pausuak sarean eta, hilabete honeetan, aberastu egin da eta Bizkaiko gazteentzat interesgarria izan daiteken informazinoa, indarrean dagoana eta barriena, sartu dau. Informazinoaren arloko, aisialdirako eta ondo pasetako eskaintzan, hainbat alderdi jorratzen ditu: prestakuntzea, enplegua topetako formulak, ibilbideak eta bidaiak, osasuna, kirola eta abenturea, egon daitekezan jarduera guztiak batzen dituan agenda eguneratua, Lifestyle, etab.

Foru Aldundiak, webgune honegaz, orain dala urte batzuk hasitako bideari eusten deutso, Bizkaiko gazteei, zeharka, hareen emanzipazinoa indartzen eta gizartean guztiz integretan laguntzeko neurriak eskaintzeko.

Gazteriaren Foru Plan Estrategikoa, aisialdiaren eta kirolaren arloko programakaz, edo laster bigarren edizinoa izango dauen PRESTIK/Gazteentzako Lan eta Trebakuntza Aretoagaz batera, gizarteko sektore garrantzitsu honentzat Aldundiak dituan ekimen ugarietako bat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu