Pertseida izarrak ikusteko aukera parebakoa izango da egunotan

Bizkaie! 2010-08-12 15:50

Fenomeno hau 'San Lorenzoren malkoak' izenez be ezagutzen dabe askok; izan be, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatzen dogu, eta izarrek eskaintzen daben ikuskizuna egun horren inguruan izaten da.

Pertseida izarrek, urtero legez, udako gauak animatuko ditue. Aurtengoan, gaur gauean distiratsu agertuko dira zeruan, garbi badago, behintzat. Abuztuak 12ko gaua, beraz, izarren ikuskizuna ikusteko gaurik aproposena izango da.

Fenomeno hau 'San Lorenzoren malkoak' izenez be ezagutzen dabe askok; izan be, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatzen dogu, eta izarrek eskaintzen daben ikuskizuna egun horren inguruan izaten da.

'Malko' berezi horreek meteoroak dira, eta Lurretik ikusi ahal doguz lurretik 80-120 kilometrora dagozanean. Oso arin doaz batetik bestera: 59 km/sg-ko abiaduran, hau da, 212.000 km/h.

Pertseidak kometetatik soltetan diran partikula txikiak dira; Kometak Eguzkira hurreratzen diranean soltetan dira, eta hodeiak sortzen ditue batu ondoren. Eguzkiaren inguruan egiten daben bidean, Lurra, batzuetan, hodei horietatik hur dago, eta partikula txikiek gure atmosfereagaz bat egiten dabe. Horren ondorioz, partikula horreek erre egiten dira, eta diztirea da bertotik ikus daitekeena.

Pertseidak Swift-Tuttle izeneko kometeak sortuak dira. Kometa hori 135 urtero kokatzen da Eguzkitik hurren, izar horren inguruan jarraitzen dauen bidean.

'Pertseidak' izena nondik dator? Izarrak Perseus konstelazinotik ailegetan diralako daukie izen hori.

Gehienetan, ordubetean San Lorenzoren 80-100 'malko' ikusteko aukera izaten da; aurten, barriz, eta Saturnok eragindako grabitazino-efektu baten ondorioz, intentsitatea handiagoa izan daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu