Lehenengo BBK Jazz jaialdia egingo dabe irailean Bilbon
2010-08-18 12:21 MusikeaLau eguneko jazz jaialdia izango da datorren hilean Biboko BBK aretoan, irailaren 10ean, 11n, 17an eta 18an. BBK Jazz izenburupean, besteak beste, Iñaki Salvador, Carlos Velasco, Teresa Zabalza, Jon Robles eta Mikel Bikandiren errezitaldiak entzun ahal izango dira.
Lau eguneko jazz jaialdia izango da datorren hilean Biboko BBK aretoan, irailaren 10ean, 11n, 17an eta 18an. BBK Jazz izenburupean, besteak beste, Iñaki Salvador, Carlos Velasco, Teresa Zabalza, Jon Robles eta Mikel Bikandiren errezitaldiak entzun ahal izango dira.
Carlos Velasco eta Joshua Edelmanen laukoteak izango dau jaialdi barriari hasierea emoteko ardurea. Egun horretan bertan, Iñaki Salvadorrek be parte hartuko dau. Salvador Euskal Herriko jazz interprete esanguratsuenetakoa da, eta, besteak beste, Jesse Davis eta Allan Skidmoregaz kolaborau izan dau. Azkenaldian, Mikel Laboaren omenezko ikuskizunagaz ibili da taula ganean Salvador, kantari ezagunaren taldekidea izan zan-eta.
Irailaren 11ko saioa Teresa Zabalza iruindarraren boskoteak zabalduko dau. Alejandro Mingot, Hasier Oleaga, Iosu Izagirre eta Miguel Villar Pintxo-gaz Bartzelonan alkartu, eta 'Euria' diskoa grabau eben Jordi Vidalen estudioetan, eta Errabal zigiluagaz argitaratu. Boskotearen ostean, Jon Robles saxofonista gasteiztarraren hirukoteak emongo dau kontzertua.
Mikel Bikandik jazza belarri barrietara eroateko ahalegin pedagokikoa egingo dau, hilaren 17an. Musika estilo honen esentzia galdu barik, berak sortzen eta interpretetan dituan abestiak 'edegiagoak' izan daitezan ahalegintzen da, BBK Jazzen antolatzaileen arabera. Eguna Gorka Benitez bilbotarraren laukoteak zarratuko dau.
Azken egunean, irailaren 18an, Victor eta Juan de Diego anaien De Diego Brothers taldearen bebop-a entzun ahal izango da, eta horreen aurretik Funk Collectivek joko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!