E-drogea ailegau da Europara Internet bitartez

Bizkaie! 2010-08-19 12:36

Droga mueta barri bat ei dago munduan: e-drogea. AEBetan sortu zan, eta orain dala hile bi ailegau da Europara. Soinuak ditu oinarrian ustezko droga horrek. Interneteko webgune berezietan eskura daiteke eta psikologia tratamentuetarako erabilten diran soinuak darabiz.

Droga mueta barri bat ei dago munduan: e-drogea. AEBetan sortu zan, eta orain dala hile bi ailegau da Europara. Soinuak ditu oinarrian ustezko droga horrek. Interneteko webgune berezietan eskura daiteke eta psikologia tratamentuetarako erabilten diran soinuak darabiz. Erabilera hori drogatzat hartu behar dan ala ez, oraindino ez dago argi. Oraingoz, ez da ezelako ikerketa zientifikorik egin, eta, beraz, ez dago teoria zehatzik.

Soinu droga digitalen kontsumitzaileen esanetan, sentsazino bereziak eragiten ditu; besteak beste, euforia, lasaitasun egoerea eta trantze egoerea. Soinu horreen bidez, fenomeno neurologikoak sortzen dira kontsumitzaileen gorputzetan, e-drogak probau dituenen esanetan.


Interneten salgai

Oinarrian, 15 eta 30 minutu bitarteko soinu saioak dira e-drogak. Interneteko webgune berezietan eros daitekez, eta salneurria 7 eta 150 euro bitartean dago. Kontsumitzaileek Interneteko webgune berezietatik jasotako soinuak entzuten ditue.

Oraindino ez da azterketa zientifikorik egin droga horreen kontsumoaren inguruan, eta ezin da jakin menpekotasun fisikorik sortzen daben ala ez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu