Euskadiko Orkestra Sinfonikoak monografiko bat grabauko dau Gubaidulinaren omenez

Bizkaie! 2010-08-19 13:00   Musikea

Sofia Gubaidulina musikagilea Euskadiko Orkestrako kideakaz izan da egunotan, baten eta bestearen obrak batuz, Miramonen egiten dabizan monografikoaren grabazinoan parte hartzeko. Ekimen horretan, Sieben Worten lanak be entzun ahal izango dira.

Sofia Gubaidulina musikagilea Euskadiko Orkestrako kideakaz izan da egunotan, baten eta bestearen obrak batuz, Miramonen egiten dabizan monografikoaren grabazinoan parte hartzeko. Ekimen horretan, Sieben Worten lanak be entzun ahal izango dira. Bertan parte hartu dabe Asier Polo biolontxelo-jotzaileak eta Iñaki Alberdi akordeolariak be, orkestreagaz batera. MorBo izeneko diskoetxeak atarako dauen lehenengo diskoa izango da egunotan grabetan dagozana.

Sofia Gubaidulina 1931n jaio zan, Chistopolen (Errusia) eta musika garaikidearen konpositore ospetsuenetakoa da. Bere musikan, ekialdeko filosofiaren ikutua antzemon daiteke. Ehun obratik gora sortu, eta mundu osoan sari ugari jaso ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu