Kurt Cobain, Leonard Cohen, Kiko Veneno eta Ian Curtis musikarien ganeko dokumentalak eskainiko ditue Artiumen

Bizkaie! 2010-08-18 11:08   Musikea
Abuztuaren 20tik 29ra

Pedro Barbadillok egindako Dame Veneno dokumentalagaz edegiko dabe zikloa, barikuan. Kiko Veneno musikariaren bizitza eta ibilbide musikala aztertzen dau dokumentalak. Kiko Venenoren musikeaz gan, Amador anaiena entzun ahal izango da, eta Espainiako underground giroaren eta auzo txiroetako giroaren erakusle da dokumentala.

Kurt Cobain, Leonard Cohen, Kiko Veneno eta Ian Curtis Artium museoan (Gasteiz) abuztuaren 20tik 29ra bitartean egongo dan musikeari buruzko dokumental-zikloaren protagonista izango dira. Sei film emongo ditue danetara.

Pedro Barbadillok egindako 'Dame Veneno' dokumentalagaz edegiko dabe zikloa, barikuan. Kiko Veneno musikariaren bizitza eta ibilbide musikala aztertzen dau dokumentalak. Kiko Venenoren musikeaz gan, Amador anaiena entzun ahal izango da, eta Espainiako underground giroaren eta auzo pobreetako giroaren erakusle da dokumentala.

Zapatuan, AJ Schnacken 'Kurt Cobain. About a Son' dokumetala izango da ikusgai. Film horretan, Nirvanako kantari eta gidari zanaren autobiografia erakusten jaku. Domekan, beste rock izar bat gogoratuko dau zikloak; Joy Division taldeko kantari izan zan Ian Curtis, hain zuzen be. Anton Corbijnen filmak kantariaren bizitzea kontetan dau, haren nerabezarotik hasi eta 1980ra arte, taldeagaz AEBetan barrena egindako birara arte.

Abuztuaren 26an, Sam Dunn eta Scot McFadyren 'Global Metal' dokumentala emongo dabe; lan horretan, metal musikearen jarraitzaile batzuen jarraipena egiten da. Hilaren 27an, Berlineko Orkestra Filarmonikoak Asian egindako bira batzen dauen dokumentala emongo dabe.

Abuztuaren 28an, Frantziako mendebaldeko kostan sorturiko krumping mobimentuaren barri emongo dauen 'Rize' dokumentala eskainiko dabe, eta abuztuaren 29rako, azken egunerako, gordeko dabe Leonard Cohen kantugile handiari buruzko dokumentala. Lian Lunsonek zuzendutako 'Leonard Cohen. I'm Your Man' filmak musikariaren beraren ahotik kontetan ditu haren bizitzaren eta obrearen nondik norakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu