Bertso-desafioa

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-07-27 10:53   Bertsolaritzea

1987ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako liburua leiduten nengoala zera okurridu jat, liburuan bertan dagozan askok euran seme-alabakaz egin leikiela bertso-desafioa. Jon Lopategi, Moises Enbeita, Jon Enbeita, Jose A. Aranburu 'Natxi', Xabier Amuriza, Juan Mari Areitio 'Gaztelu' eta Ireneo Ajuriaren bertsoak topau dodaz bertan.

1987ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako liburua leiduten nengoala zera okurridu jat, liburuan bertan dagozan askok euran seme-alabakaz egin leikiela bertso-desafioa. Jon Lopategi, Moises Enbeita, Jon Enbeita, Jose A. Aranburu 'Natxi', Xabier Amuriza, Juan Mari Areitio 'Gaztelu' eta Ireneo Ajuriaren bertsoak topau dodaz bertan.

Saio diferenteetatik elejidu dodaz bertsoak. Zeuok ebatzi nork irabaziko eban!

Doinua: Espainian behera

Txapelketako trena
arean-arean
Baztartuta egon da
Bizkaiko aldean
Martxan bota dauskue
Halako batean
Poto bat ein bijuat
Agurraz batean
Ea gero saioan
libretan garean

Xabier Amuriza


Gaia: Anton (Arriola), fama handiko pelikula bat ikusten joan zara, baina zure aurrean dagoan bikoteak ez deutsu ikusten ixten. Zu, Ireneo, neskeagaz zirrika zagozan mutila zara, Antonen aurrean.

Doinua: Xarmangarria zera

Danetatik daukagu
Hemen jenerua
Ezer ezin ikusi
Hau da apurua
Irineo daukagu
Gori ta berua
Pantaila ikusi nahi dot
Ta ez zure burua

Anton Arriola

Gazteak du odola
Gori ta mardula
Atzera egiterik
Ez uste sekula
Pentsatu gaur aukera
Ona daukazula
Ez al zaizu gustatzen
gure pelikula.

Ireneo Ajuria


Puntua (Doinua: Xarmangarria zera)

Txapelaren egarriz
Daukagu gaztea
Pozgarria da hola
Jendea hastea
Euskaldun ohitura hau
Gogoz ikastea
Bigarren mailako da
Nork irabaztea.

Jon Enbeita


Gaia: Jubilau bi zarie eta Kontxako barandara arrimau zarienean, hondartzan neska batzuk biluzik ikusi dozuez.

Doinua: Maritxu nora zoaz

Hau ondo ikus gabe
Ezin da geratu,
Baina honetarako
Ez naiz preparatu
Burua ilundu zait
Ta ia erotu
Eta beheko partetik
Pixka bat berotu

Moises Enbeita

Lehendik ere bagendun
Hortako ardura
Ta odol guztiak hor
Igoak burura
Zertarako gu ibili
Horren apurura?
Giro da ta neu ere
Banoa potzura.

Mañukorta


Gaia: Bilboko Gran Vian dagoan gaztaina-saltzaileari

Doinua: Nere gorputza dardarka daukat, 9 puntura luzatua

Gaztaina batzuk bero-berorik
Eta beste batzuk gordin
Nik dadukadan apetitoaz
Gaur guztiak dira berdin
Dana iluna ikusten neban
Jaten hasi eta urdin
Saltzaile pobre bat zaitugu zu,
Baina ez zabiltza erkin
Behar dunari emon gurarik
Erretzen ekin ta ekin
Zu zaitut neure atsegin
Lehen baneban nahiko samin
Beste dozena eder bat ere
Emon egidazu arin
Arriagako bertso saiora
Adoretsu joan nadin.

Jon Lopategi

Gaia: Txiplasek, sasi-eskolak besterik egiten ez dituan honek, zuri, Juan Mari, ikasle zintzo honi, kopietan ixteko esan deutsu.

Doinua: Triste bizi naiz eta

Zu beti izan zara
Ikasle trebea
Ikustekoa da gaur
Daukazun fedea
Ni berriz beti izan naiz
Hori izan gabea
Egingo al didazu
Berriz mesedea?

Txiplas

Ni naiz ikasle zintzo
Fin eta habila
Liburuak etxean
Ditut hamar mila
Ta hau mendira joaten da
Txorikumen bila
Ikasi nahi ez badu
Hor konpon dedila

Juan Mari Areitio

Gaur egungo bertsolariek nondik ikasi euki dabe, ezta?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu