Bilboko Udalak antolatutako XXII. Bilbainada Lehiaketako irabazleak jakinarazo ditue
2010-07-22 15:362010eko XXII. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak José María Larrazabal Alzagak euskeraz idatzi dauen 'Bilbotar Jatorrak' eta gaztelaniaz Matías Berrocal Morer-ek idatzitako 'Puente de toda Vizcaya' lanak saritu ditu.
2010eko XXII. Bilbainada Lehiaketako epaimahaiak, José María Larrazabal Alzagak euskeraz idatzi dauen 'Bilbotar Jatorrak' lanari emon deutso 1.000 euro eta Don Diego jasoko dituan bilbainada onenaren saria. Gaztelaniaz idatzitako bilbainadarik onenari emoten jakon saria, hori be 1.000 euro eta Don Diego jasoko dituana, Matías Berrocal Morer-ek idatzitako 'Puente de toda Vizcaya' lanak jaso dau.
Beste alde batetik, 415 euro jasoko daben zortzi akzesitak honako lan honeek jaso ditue:
'De Durango vino a Bilbao', Eduardo Garay — Toño Frade
'El botxo kosmopolita', Antonio Gracia Izquierdo
'De Vizcaya la bilbainada', Carmen Marqués Loredo
'El alcalde de la Villa', Aurelio Marroquín Gómez
'Kaixo lagun', Karmelo Sarrionandia — Xabier Zamudio
'La fuente de Iturrigorri', Patxi González
'Alma de león', Josetxu Villasante de Gamíndez
'Romático botxito', Jesús Maguregui
Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko barikuan (abuztuaren 27an) egingo da Doña Casildaren Parkeko Pergolan, eguerdiko 12:00etan, egun horretako bilbainada kontzertuaren aurretik. Saria Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, banatuko dau. Era berean, urtero legez, kantu horreek danak CD batean grabauko dira, eta Disko hori Arriaga Antzokian egingo dan abenduko gala tradizionalean aurkeztuko da.
Azken edizinoan, eta lehiaketearen historian lehen aldiz, konpartsa bereko lau egile izan ziran irabazle, Portugaleteko Gaupasa taldekoak, hain zuzen be. Holan, gaztelaniazko sailean Jesús María Sanzen eta Fernando Ibarraren 'Bilbao, ahora y siempre' izan zan irabazle, eta euskerazko sailean José María Larrazabalen eta Matías Berrocalen 'Bilbao, botxo maitea'. Akzesiten artean, Bizkaiko uriburuko sinbolo klasikoei buruzko abestiak egon ziran, Vista Alegreko zezen plazea, itsasadarra zeharkatzen daben zubiak eta, batez be, Bizkaiko Zubia.
2010eko Bilbainada Lehiaketako Epaimahaia
Ohorezko presidentea: Diego López de Haro jauna.
Epaimahaiko kideak: Ibone Bengoetxea, Kultura Zinegotzia; Iñaki Uranga, abeslaria; Txomin Múgika, Bilbaomusikako Gerentea; Eduardo Velasco, irrati eta telebista aurkezlea, Enrique Campos, Radio Nervióneko eta TeleBilbaoko Zuzendaria.
Bilboren musika historia
Bilbainada lehiaketea, gure uriaren egunerokotasuna erakusten daben abesti bilduma bilakatu da urteakaz. Konposizino horreek Bilboren historia kontetan dabe, arkitektura lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaia enblematikoenetan oinarrituta. Lehiaketeak arrakasta handia dauka herritarren artean, eta, normalean, 60 eta 100 abesti artean aurkezten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!