Badator Ondarroako Liburu eta Disko Azokea
2010-07-22 15:13 KultureaGaragarrilaren 23an hasi eta abuztuaren 1era bitartean zabalik egongo da Ondarroako Alamedan Liburu eta Disko Azokea. Nobedade guztiek % 10eko deskontua izango dabe.
Garagarrilaren 23an hasi eta abuztuaren 1era bitartean zabalik egongo da Ondarroako Alamedan Liburu eta Disko Azokea. Euskal literatura eta musikagintzako barrikuntza guztiak topau ahal izango dira bertan goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara, astegunetan, eta astegoienetan ordu erdi gehiagoz iluntzean.
Literaturan plazaratuko dituen euskerazko nobedadeen artean, Kirmen Uribe ondarrutarraren ‘Bilbao-New York-Bilbao’, Eider Rodríguezen ‘Katu Jendea’, Mikel Antzaren ‘Ospitalekoak’ edota Imanol Muruaren ‘Loiolako Hegiak’ egongo dira. Erderazkoetan, Toti Martinez de Lezearen ‘La Universal’ nabarmentzen da, besteak beste. Umeen literatureari jagokonez, barriz, Toti Martinez de Lezearen ‘Non’ eta Pirritx eta Porrotxen liburuak be egongo dira.
Musikagintza eta diskogintzan, ostera, Mikel Laboaren DVD-a gailentzen da, Gatibu, Ken Zazpi, Doctor Deseo edota Juan Carlos Irizarren ‘Euskal Kantu Enblematikoak’ diskoa be aitagarriak izanik.
Ohikoa dan legez, egileak irakurleakana hurreratuko dira eta liburuak sinatzen egongo da Kirmen Uribe zapatuan, 19:00etan Elkarren salmenta postuan, eta Juan Carlos Irizar musikaria, ordu berean Ereinekoan.
Jarritako hogei bat standetan topau daitekezan liburuen artean nobedade guztiek % 10eko deskontua izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!