Araiako XVII. Umore Antzerkiaren Jaialdiak 43 saio eskainiko ditu Araba osoan zehar

Bizkaie! 2010-07-27 10:41   Kulturea

Ardatz bi izango ditu antzerki eskaintzak: hitzordu nagusia, Asparrenan, abuztuaren 12tik 15era bitartean eta 15 saio aurreikusi ditue; eta gero, abuztuaren 6tik 23ra, Arabako txoko guztietan; hamar konpainia 14 herritan ibiliko dira 28 saio eskaintzeko.

Araiako XVII. Umorezko Antzerkiaren Jaialdia abuztuaren 6tik 23ra bitartean ospatuko da eta danetara 43 emonaldi eskainiko ditu Araba osoan zehar. Lorena Lopez de Lacalle Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak, Javier Alkorta jaialdiaren koordinatzaileak, Diego Gastañares Asparrenako alkateak eta Carmen San Esteban aktoreak aurkeztu dabe jentaurrean jaialdia.

Urtero legez, ardatz bi izango ditu antzerki eskaintzak: hitzordu nagusia, Asparrenan, abuztuaren 12tik 15era bitartean eta 15 saio aurreikusi ditue; eta gero, abuztuaren 6tik 23ra, Arabako txoko guztietan; hamar konpainia 14 herritan ibiliko dira 28 saio eskaintzeko.

Lopez de Lacalleren esanetan, jaialdi hau 'Arabako udako antzerki jaialdia da, eguneko bi funtzino eta erdi eskaintzen ditualarik. Kultura nahiz aisialdi hitzordu guztiz sustraitua da, eta horren barri emoten dabe zenbakiek, Asparrenako festibalak 8.500 ikusle mobiduazoten ditualako 2006. urtean publiko kopuruak nabarmen gora egin ebanetik'.

Asparrenako jaialdirako sarrerak aldez aurretik jasoteko, Gasteizko Casa del Libro dendara (Arka kalea, 11), Aguraingo Turismo Bulegora (945 30 29 31) eta Asparrenako Aratz Tabernara jo daiteke. Era berean, argibide gehiagorako 678 71 36 98 telefonora dei daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu