Errenteriako Orereta Abesbatzak zilarrezko bi domina irabazi ditu Txinan, Munduko Abesbatzen Lehiaketan
2010-07-21 14:19 KultureaOrereta Abesbatza Errenteriako Andra Mari Koru Alkarteko parte da eta pozarren dagoz arduradunak euren taldea bigarren sailkatu dalako ume abesbatzen kategorian. Folklore alorrean be bigarren sailkatu dira.
Errenteriako (Gipuzkoa) Orereta Abesbatzak zilarrezko bi domina irabazi ditu Txinan 'Shaoxing World Choir Games 2010' Munduko Abesbatzen Lehiaketan, garagarrilaren 15etik 26ra bitartean jokatzen dagozan abesbatzen arteko olinpiadetan. Danetara, mundu osoko 472 abesbatz dagoz parte hartzen.
Orereta Abesbatza Errenteriako Andra Mari Koru Alkarteko parte da eta pozarren dagoz arduradunak euren taldea bigarren sailkatu dalako ume abesbatzen kategorian, Indonesiako Karangturi Choir abesbatzaren atzetik. Folklore alorrean be bigarren sailkatu dira, beste koru indonesiar baten ondoren, Vocalista Paradisso Choir geratu baita lehenengo.
Orereta Abesbatza 13 eta 16 urte bitarteko 42 neska eta 3 mutikoko talde bategaz aurkeztu da agertoki txinatar honetara, Imanol Elizasu Kasa zuzendari. Txinara egin daben bidaia honek koru bilkura honetan parte hartzea eukan lehenengo helburu, baina horregaz batera bisitan izan dira Shanghai urian zabalik dan Nazinoarteko Expon eta bertako Bilboko pabilioan kantau dabe.
Datorren domekan, garagarrilaren 25ean, koru talde gipuzkoarrak bigarrenez parte hartuko dau Shaoxing-eko mundu norgehiagokaren bigarren fasean, oraingoan eleiz musika kategorian. Orereta Abesbatza da, Iñaki Tolaretxipik zuzentzen dauen Landarbaso Abesbatzagaz batera, euskal abesbatzek Txinako topaketearen VI. edizino honetara bialdu daben ordezkari bakarra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!