'TV Euskadi' euskal turismoaren Internet bidezko telebista barria abuztuan hasiko da emitiduten

Bizkaie! 2010-07-22 11:26

Euskadiren irudia eta turismo-marka kanpora transmitiduteko formulak bilatzeko betebeharrari eutsiz, TV Euskadi ekimen barritzailea Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Alberto Surio EiTB-ko zuzendari nagusiak sinatu daben akordioan oinarrituko da.

Euskal turismoak Internet bidezko bere telebista-kanal propioa izango dau laster: TV Euskadi. Hainbat eduki izango ditu hizkuntza desbardinetan eta abuztuan hasiko da emitiduten. Euskadiren irudia eta turismo-marka kanpora transmitiduteko formulak bilatzeko betebeharrari eutsiz, TV Euskadi ekimen barritzailea Bernabe Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuak eta Alberto Surio Euskal Irrati Telebistaren (EiTB) zuzendari nagusiak sinatu daben akordioan oinarrituko da.

Kanal barri horretan euskal turismoagaz lotutako bideoak emongo ditue hainbat hizkuntzatan. Ikus-entzunezkoen bitartez, bisitarien eskura dagozan produktuen barri emongo da (gastronomia eta enologia, ibilbideak, bilera-turismoa...), bai eta eguraldiari eta agenda kulturalari buruzko edukiak eta sustatzeko bideoak be, turismo-intereseko jarduerei buruzko erreportaje eta gaurkotasunari buruzko informazinoakaz batera.

Lehenengo emonaldietako bat datorren abuztuan egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru uriburuetako jaiak erakusteko, eta kanal horri esker, irudi horreek munduko edozein lekutatik ikusi ahal izango dira.

Era berean, Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila eta EiTB gogor dabilz beharrean Euskadiko turismoaren webgunea barritzeko eta modernizetako. Eduki barriak sartuko ditue, eta eduki horreen bitartez lortu nahi da webgunea erakargarriagoa izatea Euskadi bisitetan datozen turistentzat. Horrezaz gan, nabigazinoa erraztea eta telebista-kanal barriaren osogarri izatea dira asmoak.

Bi aldeek hartu daben beste konpromiso bat Euskadiko jarduera zientifikoa eta barritzailea zabaltzea da, eta horren haritik, Eusko Jaurlaritzeak 'Teknopolis' programea babesten jarraituko dau. Programa hori Elhuyar Fundazinoak produziduten dau eta, 36 programaren bitartez, teknologiagaz lotutako gaiei buruz gizarteari kezka sortzeko ahalegina egiten dau urtero. Hamabi urte daroaz emitiduten, eta nazinoartean ospe handia daben sei sari lortu ditu zabalkundearen alorrean egiten dauen lanagaitik.

Undak zuzentzen dauen Sailaren eta EiTBren arteko konpromisoek honako jarduera honeek batzen ditue: EAEko turismoaren webgunea eguneratzea eta barritzea, Euskadi TV barria abian jartea aurten, diru-laguntza bat zabalkunde zientifikoko eta teknologikoko 'Teknopolis' saioa produziduteko eta abar. Oro har, ekintza horreetarako Industria, Barrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 964.000 euroko ekarpena egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu