UEUren udako ikastaroen amaiera ekitaldia Iruñean

Bizkaie! 2010-07-21 15:45   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) udako ikastaroen amaiera ekitaldia garaagrrilaren 22an egingo da, Iruñeako Zaldi Zuria tabernan. Bertan, Gari kantari legazpiarrak kontzertua eskainiko dau arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrerea dobakoa izango da.

Udako Euskal Unibersidadearen (UEU) udako ikastaroen amaiera ekitaldia garaagrrilaren 22an egingo da, Iruñeako Zaldi Zuria tabernan. Bertan, Gari kantari legazpiarrak kontzertua eskainiko dau arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrerea dobakoa izango da, UEUko iturriek jakinarazo dabenez.

Eibarren abiatu zan UEUren udako ikastaroen 38. ikastaldia, bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra bitartean; bertsolaritzea, informatikea, komunikazinoa edota psikologia izan zituen aztergai. Ondoren, Baionak hartu eban lekukoa, garagarrilaren 5ean hasi eta 9ra arte, eta historia, etxeko erremedio naturalak eta tantra izan zituen berbagai, besteak beste.

Garagarrilaren 12tik 16ra, Eibarko Markeskoa Jauregian batu ziran barriro ikasleak eta irakasleak, eta Interneteko marketina, itzulpengintzea, iraunkortasuna edota pedagogia izan ziran bertan jorratu zituen gaietako batzuk.

Amaitzeko, joan dan astelehenean hasi eta hilaren 23ra bitartean, Iruñea da ikastaroen topagunea. Gaur, besteak beste, Lurralde-antolamendua eta software librea jorratu ditue, eta hurrengo egunetan erotikea, artea edo heziketa emozionala izango ditue berbagai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu