Gasteizko 35. Antzerki Jaialdiak erabateko hiru estreinaldi izango ditu
2010-07-26 11:44 KultureaUrriaren 1etik zemendiaren 28ra, Gasteizeko 35. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak 29 ikuskizun hartuko ditu aurtengo udagoienean; danetara, nazinoarteko 15 produkzino, 3 erabateko estreinaldi eta 9 estreinaldi EAEn izango dira.
Gasteizeko 35. Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak 29 ikuskizun hartuko ditu aurtengo udagoienean; danetara, nazinoarteko 15 produkzino, 3 erabateko estreinaldi eta 9 estreinaldi EAEn izango dira.
Els Joglarsen ikuskizuna eta Mario Gas antzezlanaren estreinaldiak azpimarratu ditu Maite Berrocal Gasteizko Udaleko Kultura zinegotziak. Els Joglars Kataluinako antzerki taldeak '2036 Omena-G' izenburuko lana ekarriko dau Gasteizera.
Bestetik, Mario Gas bi produkzinogaz helduko da Arabako uriburura: Miguel Hernandez olerkariaren poemakaz sortutako obrea eta Tenesse Williamsen 'Un tranvía llamado deseo' ikuskizuna, Vicky Peña eta Roberto Alamo aktoreak buru dauena. Egitarauaren erabateko hiru estreinaldiak Alemaniako Familie Flög konpainiaren 'Garage d'or', 'Vuela si puedes' eta 'Río de Luna' antzezlanak izango dira.
Kontuak kontu, aurtengo barrikuntzak publikoaren eta jaialdiaren artisten arteko saio pribatuak izango dira. Aktoreen mundua ezagutzea izango dau helburu; hamar lagun saio bakotxean izango da proposamena eta uriko hiru eszenatoki desbardinetan garatuko dira.
Ikuskizunetarako sarrerak salgai jarriko ditue irailaren 13an eta irailaren 13an, 14an eta 15ean abonoak egongo dira eskuragai. Irailaren 16tik aurrera ikusleen txartela daben lagunen txandea izango da. Hurrengo egunean aldez aurretiko salmentarako aukerea eskainiko da eta irailaren 18tik ohiko sarrerak izango dira eskura.
Gasteizeko 35. Nazinoarteko Antzerki Jaialdia. Egitaraua
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!