'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira
2009-04-21 12:14 Musikea'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira eta bertan egongo da irailaren 6ra arte, danetara Abba talde suediarraren abestietan oinarritutako 39 emonaldi eskainiz. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Arriaga Antzokian bertan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonora deituta eta BBKren orotariko kutxazainetan.
'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira eta bertan egongo da irailaren 6ra arte, danetara Abba talde suediarraren abestietan oinarritutako 39 emonaldi eskainiz. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Arriaga Antzokian bertan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonora deituta eta BBKren orotariko kutxazainetan.
Benny Andersonen eta Björn Ulvaeusen musika eta letrakaz, Phyllida Lloyd da ikuskizuneko zuzendaria. Catherine Johnson Greziako ugarte batean ospatuko dan ezkontza batean oinarritzen da istorioa. Bertan, emaztegaiak bere benetako aita topau beharko dau amak izandako hiru mutil-lagunen artean.
'Mamma mia!', mundu mailan, Londresen estreinau zan 1999an eta, egun, 12 produkzinotan jarduten dabe, New Yorkeko Broadway kale ezaguneko antzoki batean eta Moskun, kasurako. Mundu osoan 40 miloe ikuslek baino gehiagok ikusi dabe musikala. Gaztelaniaz, Nina abeslariak bost urtez interpretau dau Donaren rola, eta bera da musikalaren protagonistea.
Abuztuaren 6tik 12ra, Arriaga Antzokian musikalaren lehenengo sei emonaldi izango dira prezio murriztuan (12 eta 35 euro bitartean); abuztuaren 13tik aurrera, barriz, sarrerak 12 eta 55 euroko prezioetan salduko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!