Ura eta sua belaunen azpitik esaten da baina haize boladakaz be kontuz...
2009-01-26 14:41 Begi betegarriLuis Berrizbeitiak irabazi dau XXII. Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketea
2009-01-26 14:21 sariak-autortzak'Désert' (Basamortua), Afrika iparraldeko kultura galduen handitasuna eta Europara ailegautako etorkinen noraeza erakusten dituan obrea itzuli beharko dau aurtengo Durangoko Azokan aurkezteko. Horretarako, 7.500 euroko saria jaso dau.
Eusko Jaurlaritzeak eta IMQ-k 'BAT Basque Team' ekimeneko 52 euskal kirolariak omenduko ditue
2009-01-26 14:15Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Institutu Mediko Kirurgikoak (IMQ) omenaldia egingo deutse gaur arratsaldean 'BAT, Basque Team' ekimenaren barruko 52 euskal kirolariei, Bilbon. BAT ekimenaren helburua da eliteko kirolaren praktikea sustatzea.
Blas de Oteroren 'Olerkiak irudi'
2009-01-26 13:14Blas de Otero Fundazinoak 14 eta 20 urte bitarteko neska-mutilei begirako 'Bertso batzuetarako irudiak' argazki lehiaketea antolatu dau Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesagaz.
Kike Eguzkiza: 'adoptetako helburu bakarra familia sortzeko gogoa izatea da, ez inor salbetea'
2009-01-26 11:55 BarriketanUme Alaia alkarteko ordezkaria
Gaur, hilak 26, amaituko da AC/DCren kontzerturako 70 gonbidapenen zozketan izena emoteko epea
2009-01-26 11:36 MusikeaZozketan sartzeko izen-emotea www.bizkaia.net webgunean egin behar da eta, esandako moduan, izena emoteko epea 2009ko urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, eguerdiko 14:00ak arte.
Bartzelonako Euskal Etxeak Jorge Oteizaren jaiotzearen 101. urteurrena ospatuko dau
2009-01-26 11:24 Euskaldunak munduanBartzelonako Euskal Etxeak Jorge Oteizaren jaiotzearen 101. urteurrena ospatuko dau 'Oteiza 101' ekitaldi-zikloagaz. Zikloak hiru atal izango ditu, bakotxa astebetekoa, bata neguan, bestea udabarrian eta azkena udagoienean, zentro bartzelonarreko arduradunek jakinarazi dabenez.
Maiatzean egingo da Azkena Rock jaialdiaren hurrengo edizinoa
2009-01-26 10:52 Musikea2002an lehenengo edizinoa antolatu zanetik, Gasteizen urtero egiten dan Azkena Rock Festival jaialdia inoiz baino lehenago egingo da aurten, antolatzaileek irailetik maiatzera aurreratzea erabagi dabelako.
Euskerazko zortzi lan aurkeztu dira XVII. Edebe Haur eta Gazte Literaturako sarietara
2009-01-23 14:25 KultureaDanetara, 402 obra aurkeztu dira Edebe Haur eta Gazte Literaturako sarien 17. edizinora, igaz jasotakoaren bikotxa, eta horreetatik zortzi euskerazkoak dira. Lan irabazleen barri urtarrilaren 28an emongo da, Bartzelonan.
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EikenBANK Internet bidezko proiektuen lehiaketea antolatu dau
2009-01-23 13:54Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak EikenBANK Internet bidezko proiektuen lehiaketaren bigarren edizinoa jarri dau martxan. Eikenen proiekturik barritzaileenetako bat da, eta sortzaile gazteen talentu ez-profesionala Euskadiko ikus-entzunezkoen sektoreko enpresakaz zuzenean hartu-emonetan jartzea da bere helburu nagusia.
Hutsik geratu da aurtengo Agustin Zubikarai saria
2009-01-23 09:51 KultureaHutsik geratu da aurten Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Agustin Zubikarai nobela laburrentzako lehiaketea, aurkeztu diran lanek saria irabazteko kalidaderik ez ebela erabagi baitau epaimahaiak.
‘Ander’, euskeraz egindako homosexualen arteko amodiozko filmagaz zabalduko dabe Zinegoak hilaren 30ean
2009-01-22 17:30 BarriakUrtarrilaren 30tik zezeilaren 7ra ospatuko da VI. Zinegoak, Gay-Lesbo-Trans Zinemaren Nazinoarteko Jaialdia. Aurtengoa, gainera, berezia izango da euskerazko film bategaz zabalduko baita. Pelikula hori ‘Ander’ izenburukoa da eta euskeraz homosexualidadea jorratzen dauen lehenengo filma ei da.
Getxoko Udalak hezkuntza elebidunaren aldeko hainbat ekimen egingo ditu datozan egunotan
2009-01-22 17:20 Euskerea berbagaiAurten zezeilaren 2tik 13ra bitartean izango dan ikastetxeetako aurrematrikulazino kanpainari begira, Udal getxoztarrak 'Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua' bialduko dau 2 eta 3 urte arteko umeen etxeetara. Elebakartasunaren aldean, elebitasunaren abantailak azaltzen ditu gideak, euskeraz eta gaztelaniaz.
Euskal prentsa eta euskalkiei buruzkoak dira 'Euskerea Mintzagai' liburu bildumearen bi ale barriak
2009-01-22 16:34 Euskerea berbagai'Euskerea Mintzagai' bildumeak euskerea dau mintzagai eta aztergai, eta helburu hori dauka bildumeak, hau da, euskerearen azken mendeetako bilakaera historikoa aztertu eta modu dibulgatiboan eskaintzea.
'Joan etorrian', Bertso Eguna 2009
2009-01-22 14:01 BertsolaritzeaPublikoak sormen prozesua baldintzatzen dau, estimuluak edo mugak jar leikez. Hori jakinda, bertsolaritzearen joan-etorrian (feed-back terminoa) bihurritu bat emon nahi izan da aurtengo Bertso Egunean. Joan-etorria biderkatzeko, publikoa izango da abiapuntua.
Ardao konsumoaren etorkizuna
2009-01-22 12:19 Jan edanakArdaoaren salmentei jagokenean, oro har, aurreikuspen baikorrak egiten dira, nahiz eta mehatxu batzuk egon badagozan, besteak beste, Europa Mendebaldeko gobernuak alkoholaren kontra hartzen ari diran neurriak, batez be, Frantzia eta Erresuma Batuan.
Oesiak eta Deustuko Unibersidadeak IKTen Jardunbide Egokien Katedra abiarazo dabe
2009-01-22 10:55Oesiak, espainiar merkatuko aholkularitza teknologikoko lehenengoetariko multinazionalak, IKTen Jardunbide Egokien lehenengo Katedra jarri dau martxan Deustuko Unibersidadeko ESIDE, Injinerutza Fakultadean, Espainian eratzen dan lehenengoa.
Garagarrilaren 26an etorriko da Springsteen Bilbora
2009-01-22 10:27 Musikeawww. rockol. it webgune italiarrak baieztu dau albistea: Bruce Springsteen garagarrilaren 26an etorriko da Bilbora. Get In, kontzertuaren enpresa sustatzaileak ez dau zehaztu ekitaldia non izango dan, baina leitekeana da San Mamesen izatea. 'Working On A dream' bere azken lana aurkeztuko deutse zaleei Springsteenek.
Tomas Salazar, Ercilla Hoteleko atezaina eta Las Fellini izango dira farolin eta Zarambolas 2009ko Aratusteetan
2009-01-22 09:59Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da eta Zarambolas, barriz, gibelandi bat, Bilboko uritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona.
Euskaltzaindiak eta Nafarroako Unibersidade Publikoak hitzarmena sinatu dabe
2009-01-21 16:40 Euskerea berbagaiGaur sinatutako hitzarmenak dinoanez, Nafarroako Unibersidade Publikoak, euskereari dagokionean, erakunde aholku-emoile ofizialtzat hartzen dau Euskaltzaindia eta, era berean, bi erakundeek ikerketarako goi mailako zentrotzat hartzen dabe alkar. Esangura horretan, bi aldeek lankidetza aktiboa adostu dabe, hainbat arlotan islatuko dana.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...