Andrius, Egoi eta Rasita ondo etorri!
2010-06-25 12:53 Euskaldunak munduanRagaineII abenturea azken txanpan sartu da eta haizearen laguntzinoagaz, datorren domekan, bagilaren 27an, eguerdi aldera helduko dira Bermeoko portura.
Eguraldi ederragaz eta senitarteko eta lagunen negar malkoen artean itsasoratu zan orain bi urte Ragaine II belaontzia, munduari buelta osoa emoteko asmoz. Bermeoko Andra Mari Jaiak hasteko ordu batzuk falta zirala itsasoratu ziran, eguraldi ederragaz, haize gitxigaz eta metro biko olatuakaz, 2008ko irailaren 7a zan. Ordutik, 14 etapa eta 26.600 itsas-milia osotu ditue eta tartean makinatxu bat burukomin eta pasadizo baina, batez be, momentu gogoangarriak bizi izan ditue, Bizkaie!-k eskainitako kronika mamitsuetan.
Orain, barriz, Atlantikoa, Indikoa, Karibe Itsasoa, Mediterraneoa eta azken miliak Atlantikoan egingo ditue, Bordeletik gurera, hori baino lehen, Frantzia hegoaldetik zeharkatu ondoren, Mediterraneo eta Atlantiko itsasoak lotuz, nabigagarriak diran Canal du Midi, Toulouse eta Mediterraneo itsasoa lotzen dituan Garona ibaian eta Toulouse eta Bordeaux arteko Bi Itsasoen Kanalean zehar bidea eginaz.
Kontuak kontu, RagaineII abenturea azken txanpan sartu da eta haizearen laguntzinoagaz, datorren domekan, bagilaren 27an, eguerdi aldera helduko dira Bermeoko portura.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!